Aitor
Aitor gizonezkoen euskal izena da, Euskal Herrian oso erabilia. Izena Agosti Xaho idazleak asmatu zuen[1].
Aitor antzinako euskal herritarren aitalehen mitikotzat aurkezten du Xahok. Bere jatorria "aitonen seme" esaeran dago, hau da, "aita onen seme": Ipar Euskal Herriko euskaran "noble" esan nahi du espresio honek.
Jatorria
Izen honek Agosti Xaho (1811-1858) idazle zuberotarrak idatzitako kontakizun batean du jatorria. Lehen aldiz, "Aitorren Elezaharra" izeneko bere frantsesezko lanean agertzen da, 1845ean Ariel bere aldizkarian atalka lehen aldiz argitaratua. Xahok aitonseme terminoa, (Ipar Euskal Herrian noble esan nahi duen hitza, aitoren seme Zuberoan) oso modu berezian berrinterpretatzen du: Bere ustez, hitz honen jatorria ez da "aita onen seme", baizik eta "Aitor-en seme". Xahok bere kontakizunean adierazi nahi duenez, kaparetasun unibertsala antzina-antzinatik datorkie euskaldunei, denak arbaso bakarretik datozelako. Aitor da euskaldunen lehen guraso hori.
Xahoren kontakizun nobelatuan, Lara bardo barduliarrrak erromatarrekiko gerlen amaiera ospatzeko jaialdi batean, ilargi zaharraren jaian Gherekizen bildutakoei Aitorren elezaharra errezitatzen die.
Elezaharraren arabera, Aitorrek zazpi seme izan zituen, Euskal Herriko zazpi probintziak sortu zituztenak eta, aldi berean, hauek ere ondorengoak izan zituzten bertan. Aitor euskaldunen patriarka mitikoa litzateke beraz.
Joxe Azurmendiren esanetan Aitorren elezahar hori propioki legenda bat baino Xahoren teorien tratatu entziklopediko txiki bat litzateke, hari gisa legendazko elementu batzuekin jantzitako euskaldunen istorio bat duena.[2]
Hala ere, segur aski Aitor izena gehien ezagutarazi zuena Francisco Navarro Villoslada idazlea izan zen, 1879ko "Amaya o los vascos en el siglo VIII" liburuari esker. Navarrok Xahoren pertsonaia berriro jendarteratu zuen eta ezaugarri eta edergarri berriekin apaindu.
Arturo Campionek ere Aitorren mitoa erabili zuen literaturako zenbait lanetan, eta bera izan zen Xahoren lana gaztelaniara itzuli zuena.
Aitor pertsonaiaren bilakaera eredugarria da adierazteko nola literaturan sortutako pertsonaia batek azkenerako benetako izaera mitikoa har dezakeen.
[[:Fitxategi:Aitorrenizkuntzzarra.ogg|]] | |
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Aitor izena duten pertsona ezagunak
Aitor izena Euskal Herrian eta Espainia osoan zabaldu da, oso ezaguna delarik. Saindurik ez duen izena da.
Izen-abizenak | Jarduera | Jaiolekua | jaiotza data | heriotza data |
---|---|---|---|---|
Aitor Agirre | futbolari | Sondika | 1949-11-11 | |
Aitor Albizua | telebista aurkezle | Arrigorriaga | 1992-01-08 | |
Aitor Aldalur | futbolari | Tolosa | 1991-12-26 | |
Aitor Aldasoro Iturbe | politikari soinu-teknikari | Beasain | 1967-10-13 | |
Aitor Aldeondo | futbolari | Iruñea | 1975-01-25 | |
Aitor Alzola | politikari | Gasteiz | 1965 | |
Aitor Amezaga | musikari musikagile | Bilbo | 1958-06-02 | |
Aitor Arana | idazle hizkuntzalari itzultzaile esperantista | Legazpi | 1963-12-21 | |
Aitor Aranguren | pilotari | Usurbil | 2000-04-11 | |
Aitor Arozena | txistulari | Oiartzun | 1970 | |
Aitor Arregi | zinemagilea gidoilari unibertsitateko irakasle | Oñati | 1977-05-20 | |
Aitor Arregi Arrieta | futbolari | Bergara | 1990-05-19 | |
Aitor Arregi Artano | futbolari | Getaria | 1971-01-11 | |
Aitor Basabe | sukaldari | Bilbo | 1968 | 2015-12-24 |
Aitor Begiristain | futbolari | Olaberria | 1964-08-12 | |
Aitor Beltrán | aktore | Donostia | 1975-06-22 | |
Aitor Blanco | futbolari | Gasteiz | 1977-02-21 | |
Aitor Bugallo | txirrindulari | Gasteiz | 1973-12-07 | 2016-01-14 |
Aitor Buñuel | futbolari | Tafalla | 1998-02-10 | |
Aitor Castro | futbolari | Zizurkil | 1993-04-17 | |
Aitor Cevidanes | ikertzaile albaitari zientzia-dibulgatzaile | Donostia | 1989 | |
Aitor Córdoba | futbolari | Bilbo | 1995-05-21 | |
Aitor Elizegi | sukaldari enpresaburu | Bilbo | 1966-06-27 | |
Aitor Elkoro | pilotari | Elgeta | 1967-08-07 | |
Aitor Elordi | pilotari | Mallabia | 1996-03-23 | |
Aitor Esteban | politikari unibertsitateko irakasle legelari | Bilbo | 1962-06-21 | |
Aitor Etxaburu | eskubaloi jokalari eskubaloi entrenatzaile | Eibar | 1966-06-17 | |
Aitor Etxarri Pellejero | politikari | Leitza | ||
Aitor Etxarte Berezibar | pedagogo | Arrasate | 1956-02-07 | 2020-12-18 |
Aitor Etxebarriazarraga | futbolari bertsolari | Gernika-Lumo | 1993-03-26 | |
Aitor Etxeguren | saskibaloi jokalari | Bilbo | 2002-11-26 | |
Aitor Fernández | futbolari | Arrasate | 1991-05-03 | |
Aitor Francos | mediku idazle poeta | Bilbo | 1986 | |
Aitor Frantzesena | surflari | Zarautz | 1970 | |
Aitor Fresán | futbolari | Iruñea | 1976-03-18 | |
Aitor Furundarena | musikari | Ordizia | 1970 | |
Aitor Gabilondo | sortzaile gidoilari telebista-ekoizle | Donostia | 1974 | |
Aitor Gabilondo Marín | aktore abeslari idazle | Donostia | 1974 | |
Aitor Galdos | txirrindulari ziklokros txirrindulari | Ermua | 1979-11-09 | |
Aitor Garmendia | txirrindulari | Itsasondo | 1968-03-03 | |
Aitor González | txirrindulari | Zumarraga | 1975-02-27 | |
Aitor González Prieto | txirrindulari | Ermua | 1990-11-05 | |
Aitor Gorosabel | gitarra-jotzaile | Eibar | 1970-02-02 | |
Aitor Gorostegi Fernandez-Ortega | futbol arbitro | Errenteria | 1983-03-27 | |
Aitor Hernández | txirrindulari | Ermua | 1982-01-24 | |
Aitor Huegun | futbolari | Donostia | 1972-08-09 | |
Aitor Irigoien | idazle | Getaria | 1983-03-06 | |
Aitor Iru | futbolari futbol entrenatzaile | Bilbo | 1968-07-29 | |
Aitor Irusta | pilotari | Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz | 1992-05-08 | |
Aitor Iturrioz | telebista-aktore zinema aktore | Mexiko Hiria | 1970-04-09 | |
Aitor Karanka | futbolari futbol entrenatzaile | Gasteiz | 1973-09-18 | |
Aitor Kintana | txirrindulari | Gasteiz | 1975-07-15 | |
Aitor Kortabitarte | futbolari | Bilbo | 1992-07-03 | |
Aitor Larrazabal | futbolari futbol entrenatzaile | Bilbo | 1971-06-21 1971-06-02 | |
Aitor Lopez Rekarte | futbolari futbol entrenatzaile | Arrasate | 1975-08-18 | |
Aitor Lorea | futbolari | Olatzagutia | 1998-03-14 | |
Aitor Luna | aktore | Bergara | 1981-09-18 | |
Aitor Mantxola | argazki-zuzendari | Legazpi | 1962 | |
Aitor Mazo | zinema aktore film-zuzendari aktore gidoilari | Bilbo | 1961-07-28 | 2015-05-07 |
Aitor Mendiluze | bertsolari | Andoain | 1975-11-25 | |
Aitor Mendizabal Badiola | pilotari futbolari | Antzuola | 1989-01-03 | |
Aitor Mendizabal Ituarte | eskultore | Caracas | 1949 | |
Aitor Merino | aktore film-zuzendari gidoilari | Donostia | 1972-12-17 | |
Aitor Morcillo | futbolari | Donostia | 1994-09-10 | |
Aitor Ocio | futbolari | Gasteiz | 1976-11-28 | |
Aitor Olano | txirrindulari | Altzo | 1986-07-06 | |
Aitor Olea Juaristi | musikari | Durango | 1969-05-16 | |
Aitor Oroza | txirrindulari | Bilbo | 1976-07-17 | |
Aitor Ortega | futbolari | Ermua | 1993-08-13 | |
Aitor Ortiz de Pinedo | literatura-kritikari | Bilbo | 1961-04-06 | |
Aitor Osa | txirrindulari | Zestoa | 1973-09-09 | |
Aitor Osuna | abeslari | Donostia | 1986-10-25 | |
Aitor Pescador | filologo historialari dokumentalista | Bilbo | 1970 | |
Aitor Puertas | Oiartzun | 1987-08-25 | ||
Aitor Pérez Arrieta | txirrindulari | Zegama | 1977-07-24 | |
Aitor Ramos | futbolari | Bermeo | 1985-06-11 | |
Aitor Rey | txirrindulari | Laudio | 1993-07-24 | |
Aitor Ruibal | futbolari | Sallent | 1996-03-22 | |
Aitor Ruiz de Egino | artista | Hernani | 1971-03-07 | |
Aitor Sarasua | bertsolari | Aretxabaleta | 1967-06-21 | 2018-11-14 |
Aitor Sarriegi | bertsolari informatikari | Beasain | 1976-12-26 | |
Aitor Seguin | futbolari | Eibar | 1995-02-27 | |
Aitor Silloniz | txirrindulari | Zornotza | 1977-02-17 | |
Aitor Tornavaca | futbolari | Gasteiz | 1976-03-24 | |
Aitor Urresti | politikari | Bilbo | 1975-01-15 | |
Aitor Urrutia Oianguren | politikari | Eskoriatza | 1973 | |
Aitor Zabaleta | Donostia | 1970 | 1998-12-09 | |
Aitor Zarate | saskibaloi jokalari | Gasteiz | 1966-01-09 | |
Aitor Zuberogoitia | idazle | Etxebarria Etxebarri | 1972 | |
Aitor Zubieta | pilotari | Etxarri Aranatz | 1984-03-29 | |
Aitor Zubizarreta | saskibaloi jokalari | Azpeitia | 1995-03-06 | |
Aitor Zulaika | futbol entrenatzaile | Azpeitia | 1978-03-26 |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1986). "Contra Lekobide". ASJU, 291-313 or. ISBN e-ISSN: 2444-2992|ISSN: 0582-6152 | e-ISSN: 2444-2992..
- ↑ Azurmendi, J. 2020: Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 341-42. or.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) AITOR ( Auñamendi Entziklopedia)
- Aïtor. Légende cantabre / Aitor. - Leyenda cántabra / Aitor. - Kantabriar kondaira
- (Gaztelaniaz) Contra Lekobide. Mitxelena, Koldo.
- Datuak: Q410778
- Multimedia: Aitor (given name) / Q410778