Txurrumurru

Txurrumurru
Datu orokorrak
Garaiera821 m
Prominentzia51 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′07″N 1°47′00″W / 43.28519°N 1.78322°W / 43.28519; -1.78322
MendikateaAiako harria
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaElurretxe (1 ordu 30 min.), Aritxulegi (2 ordu) eta Bokamina pasabideko oina (45 min.)
MendikatMendikat

Txurrumurru Aiako harria mendiguneko mendi bat da. Mendilerro hori osatzen duten hiru mendi edo gailurretan erdialdean kokatzen dena da, hiruetan ere garaieraz erdikoa da, 821 metro baiditu. Era berean hiru mendietan maldatsuena eta amildegi gehien dituena da, batez ere beste bien artean baitago. Aiako harri osoa bezala, Txurrumurru mendia ere granitozkoa da.

Izena

1896ko Irungo planoaren arabera mendi honi Aiako harria deitzen zitzaion; eta, Txurrmurru izenaz, gaur egun Erroilbide mendia denari deitzen omen zitzaion. Halere, gerora, Aiako harria izena mendigune osora hedatu zen.

Txurrumurru izena inguruan dagoen iturburu batetik etorriko litzateke, hau Euskal Herriko mitologiarekin estuki lotua dago. Ur purrusta hau Zulu Muru izeneko lekuan jaio da ("Mururen zuloa"), leku hau Puiako Maiaren bizilekua litzateke, hots, Mari jainkosaren bizilekua. Honek Mariren bizilekua den Euskal Herriko beste mendiekin lotuko luke: Anboto, Larrunarri edota Murumendi.

Mitologia

Puiako Maiak negualdea Aiako harriko gailurretan biziz iragaten omen zuen, aldiz udaldea itsasotik hurbil egoten omen zen, Jaizkibel mendiko isatslabar eta amildegietatik hurbil. Bi urtaro eta mendi hauen arteko zeharkaldian zerua suzko igitai modura gurutzatzen omen zuen.

Ohiko bideak

Txurrumurru mendira igotzeko hoiko bideak honako hauek dira: Elurretxe (1 ordu 30 min.), Aritxulegi (2 ordu) eta Bokamina pasabideko oina (45 min.).

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)Mendikat webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12268438
  • Commonscat Multimedia: Txurrumurru / Q12268438

  • Wd Datuak: Q12268438
  • Commonscat Multimedia: Txurrumurru / Q12268438


mitologia Euskal Herriko mitologiako lekuak mitologia

AballarriAgamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarretaAizkomendi • Aizkorri • AizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren Txabola • Txurrumurru • UrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak