Munduaren azken muturreko faroa

Munduaren azken muturreko faroa
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaJules Verne (1905)
Argitaratze-data1905
GeneroaAbenturazko eleberria
Jatorrizko izenburuaLe Phare du Bout du Monde
Hizkuntzafrantsesa
ArgitaletxeaPierre-Jules Hetzel
Herrialdea Frantzia
IlustratzaileaGeorge Roux (en) Itzuli
BildumaBidai harrigarriak
ISBN978-1-58963-094-9
OCLC51686954
Euskaraz
IzenburuaMunduaren azken muturreko faroa
ItzultzaileaKarlos Zabala
Argitaratze-data1981
BildumaItzul saila
Orrialdeak156
ISBN9788485485840

Munduaren azken muturreko faroa (frantsesez "Le Phare du Bout du Monde") Jules Verne frantziar idazleak idatziriko abenturazko eleberri bat da. 1901ean Vernek eleberriaren lehenbiziko zirriborroa idatzi zuen, eta 1905ean jada hura hil zela Magasin d'Éducation et de Récréation aldizkarian atalka abuztuaren 15tik abenduaren 15a arte eta uztailaren 29an osoki bilduma batean argitaratu zen.

1981ean Karlos Zabalak euskarazko itzulpena Elkar argitaletxean argitaratu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Argentinako Patagoniako biztanlerik gabeko Estatuen uhartean, Hornos lurmuturratik hurbil, Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barearen urek bat egiten duten lekuan, Kongre zitala buru duen pirata taldea bizi da. Pirata hauek bertan hondoratu edo lurjotako ontziak erasotu ohi dituzte.

Argentinako Gobernuak inguru hartan itsasargia eraiki eta martxan jartzean (gaur egun Munduaren azken muturreko itsasargia deitua) piraten bizimodua desagertzeko arriskuan egongo da. Itsasargiak hiru zaindari ditu, piratek haietako bi hil eta hirugarrena haiengandik ezkututatzea lortu eta bizirik aterako da, Vázquez, zaindariburua. Hortik aurrera Vázquez ausartak urruneko leku isolatu honetan nola edo hala bizirik mantentzen saiatuko da, era berean gaizkile taldeen gaiztakeriak amaitzeko modua topatu beharko du.

Gerora, John Davisek, eskoziar jatorriko estatubatuar naufragoa, Vázquezi piraten aurkako borrokan lagunduko dio.

Pertsonaiak

  • Vázquez: argentinarra, 47 urte, itsasargizain burua.
  • Felipe: argentinarra, 40 urte, itsasargizaina.
  • Moriz: argentinarra, 37 urte, itsasargizaina.
  • John Davis:estatubatuarra, Century ontziko naufragoa, Vázquezen adiskidea.
  • Kongre: jatorri ezezaguna, Estatuen uhartean ezarritako hamabost piratez osatutako taldearen buruzagia.
  • Carcante: txiletarra, taldeko bigarrena agintean.
  • Vargas: txiletarra, taldeko arotza.
  • Lafayette: argentinarra, Santa Fe ontziko kapitaina.
  • Riegal: argentinarra, Santa Fe ontziko bigarrena agintean.

Zinema

1971n eleberrian oinarrituako The Light at the Edge of the World filma oinarritu zen, Kevin Billingtonek zuzendu eta Yul Brynner, Kirk Douglas, Samantha Eggar eta Fernando Rey aktoreek antzeztua.

Ikus, gainera


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1195225
  • Commonscat Multimedia: The Lighthouse at the End of the World / Q1195225

  • Wd Datuak: Q1195225
  • Commonscat Multimedia: The Lighthouse at the End of the World / Q1195225
  • i
  • e
  • a
Jules Verneren idazlanak
Bidai harrigarriak
Bost aste globoan (1863)  • Lurraren bihotzeraino (1864)  • Lurretik ilargira (1865)  • Hatteras kapitainaren abenturak (1866)  • Grant kapitainaren semeak (1867–68)  • Hogei mila legoako bidaia itsaspetik (1869–70)  • Ilargiaren itzulinguruan (1870)  • Ur gaineko hiria (1871)  • Hiru ingeles eta hiru errusiarren abenturak Hego Afrikan (1872)  • Larruen herrialdea (1873)  • Munduari bira 80 egunetan (1873)  • Uharte misteriotsua (1874–75)  • Chancellor ontzia (1875)  • Mikel Strogoff (1876)  • Hector Servadac (1877)  • Indiar beltzak (1877)  • Hamabost usteko kapitaina (1878)  • Bégumgo bostehun milioiak (1879)  • Bountyko matxinatuak (1879)  • Txinatar baten gorabeherak Txinan (1879)  • Baporezko etxea (1880)  • Almadia (1881)  • Robinsondarren eskola (1882)  • Izpi berdea (1882)  • Kéraban burugogorra (1883)  • Hegoaldeko izarra (1884)  • Uhartedia sutan (1884)  • Mathias Sandorf (1885)  • Cynthiaren hondoratzea (1885)  • Loteria-billetea (1886)  • Robur konkistatzailea (1886)  • Iparraldea Hegoaldearen aurka (1887)  • Frantziako bidea (1887)  • Bi urteko oporrak (1888)  • Izenik gabeko familia (1889)  • Ez gora eta ez behera (1889)  • César Cascabel (1890)  • Mistress Branican (1891)  • Karpatoetako gaztelua (1892)  • Klaudio Bombarnac (1892)  • P'tit-Bonhomme (1893)  • Antifer maisuaren abentura miragarriak (1894)  • Helize uhartea (1895)  • Bandera aurrean (1896)  • Clovis Dardentor (1896)  • Izotzetako esfingea (1897)  • Orinoko bikaina (1898)  • Xelebre baten testamentua (1899)  • Bigarren aberria (1900)  • Aireko herria (1901)  • Jean-Marie Cabidoulinen istorioak (1901)  • Kip anaiak (1902)  • Bidai-poltsak (1903)  • Drama Livonian (1904)  • Munduaren Jaun (1904)  • Itsasoaren inbasioa (1905)
Eleberriak
Cynthiaren hondoratzea (1885)  • Munduaren azken muturreko faroa (1905)  • Urrezko sumendia (1906)  • Meteoro ehiza (1908)  • Danubioko pilotua (1908)  • Jonathango naufragoak (1909)  • Wilhelm Storitzen sekretua (1910)  • Barsac misioaren abentura harrigarria (1919)  • Ingalaterra eta Eskozian barna bidaia (1859)  • Paris XX. mendean (1863)
Bildumak
Ox doktorea (1874)  • Atzo eta gaur (1910)
Istorio laburrak
Drama Mexikon (1851)  • Aireko drama (1851)  • Martin Paz (1852)  • Maisu Zakarias (1854)  • Negualdia (1855)  • Chanteleineko kondea (1864)  • Blokeo igarotzaileak (1865)  • Ox doktorearen fantasia bat (1872)  • Hiri ideala (1875)  • Bountyko matxinatuak (1879)  • Hamar ordu ehizean (1881)  • Frritt-Flacc (1884)  • Gil Braltar (1887)  • 2889. urtean (1889)  • Sagu Familiaren abenturak (1891)  • Re Diese jauna eta Mi Bemol andrearen abenturak (1893)  • Adan betierekoa (1910)
Antzezlanak
Lasto hautsiak (1850)  • Mona Lisa (1852)  • Itsumandoka (1853)  • Semeordea (1853)  • Daffodilgo zaldunak (1855)  • Tximino jauna (1858)  • Ardenetako ostatua (1860)  • Hamaika eguneko setioa (1861)  • Amerikako hiloba (1873)  • Munduari bira 80 egunetan (1874)  • Grant kapitainaren semeak (1878)  • Mikel Strogoff (1880)  • Ezinezkoan barna bidaia (1882)  • Kéraban burugogorra (1883)
Ez fikzioa
Géographie illustrée de la France et de ses colonies (1866–68)  • Découverte de la Terre: Histoire générale des grands voyages et des grands voyageurs (1870–80)
Pertsonaiak
Aouda  • Tom Ayrton  • David Farragut  • Phileas Fogg  • Lord Glenarvan  • Nemo kapitaina  • Jacques Paganel  • Jean Passepartout  • Cyrus Smith
Bestelakoak
Leyden ball  • Nautilus  • Verneshot  • HMS Sword