Mikel IV.a

Mikel IV.a

Irudi gehiago
bizantziar enperadore

1034ko apirilaren 11 - 1041eko abenduaren 10a
← Erroman III.a - Mikel V.a, Zoe Porfirogeneta →
Bizitza
JaiotzaPaflagonia, 1010
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla, 1041eko abenduaren 10a (30/31 urte)
Hobiratze lekuaKonstantinopla
Familia
Ezkontidea(k)Zoe Porfirogeneta
Anai-arrebak
ikusi
  • John the Orphanotrophos (en) Itzuli
    Constantí el Paflagoni (en) Itzuli
    George (en) Itzuli
LeinuaMacedonian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakEnperadorea

Mikel IV.a Paflagoniarra (grezieraz: Μιχαὴλ (Δ´) ὁ Παφλαγών, Mikhaēl ho Paphlagōn; 1010 – Konstantinopla, 1041eko abenduaren 10a) 1034-1041 urteetan Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.

Zoe Porfirogeneta enperatrizaren ganberazaina eta maitalea zen. 1034an Erroman III.a Argiro enperadorea Zoek pozoiturik hil zen. Mikel alargunarekin ezkondu eta tronura iritsi zen. Hala ere, Mikel izaera ahulekoa eta epileptikoa zenez gero, Konstantino VIII.arekin eta Erroman III.arekin Lehen Ministro izana zen Joan Eunukoa anaiaren esku utzi zuen aginpidea[1].

Joanek armadan eta finantza sisteman egin zituen erreformek Bizantziar Inperioaren susperraldia ekarri zuten, etsaien erasoaldiei aurre eginez. Inperioaren ekialdeko mugan, setio luze baten ostean, Edesa hiria askatua izan zen. Mendebaldean, berriz, Jurgi Maniakesek 1037 eta 1040 bitartean egin zituen kanpainetan, musulmanak ia erabat egotziak izan ziren Siziliatik. Baina Italiako normandiarrren aurkako espedizioak porrot egin zuen eta, 1041ean Maniakesek alde egin ondoren, Siziliako konkista gehienak galdu ziren. Iparraldean serbiarren 1040ko matxinadak arrakasta izan zuen baina, enperadoreak berak gidatutako kanpaina bati esker, Trazia eta Mazedoniako hiriak mehatxatzen zituen bulgariarren eta Balkanetako eslaviarren errebolta, zapaldua izan zen (1041)[1].

Erreferentziak

  1. a b Chisholm, Hugh, ed. (1911): Michael IV the Paphlagonian Encyclopædia Britannica (11th ed.). Cambridge University Press.


Aurrekoa
Erroman III.a
Bizantziar Inperioko enperadorea
10341041
Ondorengoa
Mikel V.a


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel IV.a Aldatu lotura Wikidatan
  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41654
  • Commonscat Multimedia: Michael IV / Q41654

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 89376956
  • GND: 110290340X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q41654
  • Commonscat Multimedia: Michael IV / Q41654