Mikel II.a

Mikel II.a

Irudi gehiago
bizantziar enperadore

820ko abenduaren 25a - 829ko urriaren 2a
Leon V.a Armeniarra - Teofilo →
Protostrator

Bizitza
JaiotzaAmorium (en) Itzuli, 770 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla, 829ko urriaren 2a (58/59 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Thekla (en) Itzuli
Euphrosyne (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Teofilo
LeinuaAmorian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 43701474 Edit the value on Wikidata

Mikel II.a (grezieraz: Μιχαήλ Β', Mikhaēl II; Amorium, Frigia, 770 - Konstantinopla, 829ko urriaren 2a), izengoitiz Amoriarra (grezieraz: ὁ Ἀμοριεῦς) eta Totela (grezieraz: ὁ Ψηλλός, Psellos), Bizantziar enperadorea izan zen 820-829 urteetan. Frigiar edo Amoriar dinastiako lehenbiziko agintaria izan zen.

Soldadu soil gisa hasi bazen ere, jeneral izatera iritsi zen. Leon Armeniarra, aspaldiko arma-laguna, sustengatu zuen, enperadore izendatua izan zedin (813). 820ko abenduan, ordea, Leonek heriotzera zigortu zuen, bere aurka konspiratzen zebilelakoan. Baina Mikelen aldekoek enperadorea hil zuten eta bera espetxetik tronura igaro zen. Tomas Eslaviarraren matxinadari aurre egin zion, bulgariarren laguntzari esker (822-824). 823an Kreta sarrazenoen menpean geratu zen eta 827an musulmanek Siziliaren aurkako erasoa hasi zuten. Bestalde, IX. mendean zehar Bizantzio zatitu zuen eztabaida ikonoklasta neurrira ekartzen saiatu zen[1].

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Michael II Encyclopædia Britannica Eleventh Edition (1910-1911)


Aurrekoa
Leon V.a Armeniarra
Bizantziar Inperioko enperadorea
820-829
Ondorengoa
Teofilo


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel II.a Aldatu lotura Wikidatan
  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41640
  • Commonscat Multimedia: Michael II / Q41640

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 89203027
  • GND: 1159601429
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q41640
  • Commonscat Multimedia: Michael II / Q41640