Vicenta María López Vicuña

Vicenta María López Vicuña

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVicenta María López y Vicuña
JaiotzaCascante, 1847ko martxoaren 22a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1890eko abenduaren 26a (43 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa
Santutegia
Abenduaren 26
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Vicenta María López Vicuña (Cascante, 1847ko martxoaren 22a - Madril, 1890eko abenduaren 26a) nafar lekaimea izan zen, Maria Sortzez Garbiaren Erlijiosoak kongregazioa sortu zuena. 1975eko maiatzaren 25ean Paulo VI.ak kanonizatu zuen.

Bizitza

Erietxeetatik irteten ziren gaztetxoentzako egoitza sortu zuen Madrilen (La Casita) 1866an. Oinarrizko ikasketak, aritmetika, etxeko lanak eta abar irakasten zizkien haurrei. Zaragozan beste egoitza bat zabaldu zuen 1878an eta kongregazio berria izan zenaren Konstituzioa idatzi zuen urte berean. Vatikanok, apezpikuak lagun, onartu egin zuen Religiosas de María Inmaculada para el Servicio Doméstico kongregazio berria. 2.000 mojatik gora ditu gaur egun kongregazio horrek mundu guztian.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Vicenta María López Vicuña Auñamendi Eusko Entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q457672
  • Commonscat Multimedia: Vicenta María López y Vicuña / Q457672

  • Wd Datuak: Q457672
  • Commonscat Multimedia: Vicenta María López y Vicuña / Q457672


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.