Umore beltz

Gai gogorraz aritzea umoren bitartez, hortan datza umore beltza.

Umore beltza normalean seriotzat hartzen diren gaien inguruan egiten denari esaten zaio. Normalean beldurra, pena edota mina eragiten duten gaiak dira umore beltzaren funtsa, esaterako heriotza, gaixotasunak, gosea, gerra... Gizartean gai oso serioak dira, eta umorearen bidez azaltzea konbentzio guztien aurka doa. Askotan gizarte-kritika sakona azaltzen du. Beti oso krudela da.

Kontzeptuaren jatorria

Jatorria André Breton idazle surrealistak 1940an idatzitako Anthologie de l'humour noir liburuan dagoela baieztatu ohi da. Liburu horretan, Jonathan Swift aurkeztu zuen genero sortzaile moduan. Aurretik, 1935ean hitza komedia mota bat definitzeko erabili zuen; komedia mota horretan zinismoa eta ezkortasuna nahastu egiten ziren.[1] Izan ere, antologia hori agertu baino lehen umore mota honen adibide asko ezagutzen ziren.

Umore beltzean ohikoak diren gaiak

  • Heriotza
  • Gaixotasun larriak
  • Elbarritasunak
  • Pobrezia
  • Hilketak
  • Sexua
  • Arrazismoa
  • Delinkuentzia
  • Gizarte arauak
  • Eromena
  • Drogomenpekotasunak
  • Pedofilia
  • ...
Heriotza umore beltzan ohiko gaia da.

Umore beltzaren ezaugarri batzuk

  • Politikoki ez da zuzena. Normalean esaten ez diren gauzak esaten ditu.
  • Aurkako iritziak sortzen ditu.
  • Gai eskatologikoak eta gordinak gustukoak ditu.
  • Asmo probokatzailea du.

Adibide batzuk

–"Ama, ama, zergatik ospatzen ditugu gabonak uztailean?" –"Bada, duzun minbiziarekin ez zara ezta udazkenerako helduko".

Kasu honetan bi gai oso gogor azaltzen dira, heriotza eta minbizia, gainera haur batena. Egoera arrunt batean inork ez luke horrelako txisterik botako.

Askotan, medikuak eta gaixoak protagonistak dira: –"Mediku jauna, doktore jauna, hanka galdu egingo dut?" –"Ez dakit, hori zure kontua da. Nik poltsa batean jarriko dizut, oso ondo bilduta".

Antzeko zerbait ageri da onodoko adibide honetan: "Gaixo bat medikuarengana doa: –Mediku jauna, leiho irekiak ikusten ditudanean nire buruaz beste egiteko gogo handia izaten dut. Zer egin dezaket? –Bada ordaindu nire faktura joan baino lehen!"

Umore beltza erabili duten zenbait idazle

  • Vladimir Nabokov
  • Roald Dahl
  • Jonathan Swift
  • Tom Sharpe
  • Franz Kafka
  • Coluche
  • Patricia Highsmith
  • Saki
  • Thomas De Quincey
  • Fernando Aramburu
  • Charles Bukowski

Umore beltza euskal literaturan

Komikietan umore mota hau oso ohikoa da. Euskal Herrian, esaterako, TMEO aldizkaria ildo horretan kokatu daiteke.

Umore beltza zineman

Umore beltza telebistan

Umore beltzaren saria

Parisen Umore Beltzaren Saria ematen da urtero. Saria 1954an Tristán Mayak sortu zuen. Hainbat kategoriatako irabazleei ehorzte-koro bat jartzen zaie.

Erreferentziak

  1. http://www.encyclopedia.com/doc/1E1-blackhum.html

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q53094
  • Commonscat Multimedia: Black comedy / Q53094

  • Identifikadoreak
  • GND: 4180343-7
  • LCCN: sh85014576
  • NKC: ph397762
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q53094
  • Commonscat Multimedia: Black comedy / Q53094