Su (planeta)

Su (planeta)
Irudi gehiago
Behaketa
Gorputz-gurasoaGar
Aurkikuntza-dataAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
Honen izena daramasute
KonstelazioaVirgo
Igoera zuzena191,981531 °
Deklinazioa9,7494181 °
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia0,01734 AU
Eszentrikotasuna0,05
Orbita-periodoa1,467119 egun
Makurdura orbitala88,4 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa1,305 Earth radius (en) Itzuli
Masa2,82 ML
Izendapenak
ikusi
  • TESS Object of Interest (en) Itzuli: TOI-1827b
    TESS Object of Interest (en) Itzuli: TOI-1827.01
    TESS Input Catalog (en) Itzuli: TIC 390651552b
    TESS Input Catalog (en) Itzuli: TIC 390651552.01

Su izen euskaldunarekin izendatutako exoplaneta (Gliese 486 b eta GJ 486 b ere bai) Gar edo Gliese 486 izar nano gorriaren inguruan dabilen exoplaneta bat da. Abiadura erradialaren metodoaren bidez aurkitu zen CARMENES izeneko ikerketaren barruan eta bere existentzia neurketa gehigarriekin eta igarotze metodoaren bidez baieztatu zen.[1] Lurretik begiratuta Virgo konstelazioaren multzoan dago Su.[2] Distantzia Lurretik: 26 argi-urte.

Nazioarteko Astronomia Elkarteak GJ486 izar / planeta bikotea izendatzeko proposamen lehiaketa ireki zuen 2022an (beste hainbat sistema izandatzeko multzoan), eta Euskal Herriko Unibertsitatetik sortutako ekimen batek planetaretzat Su eta izarrarentzat Gar proposatu zuen, Su eta Gar, alegia, euskarazko bi izen. Proposamen hau onartu egin zen 2023ko maiatzean.[3][4]

Ezaugarriak

Su super-lur bero bat da eta bere izar nagusiaren inguruan orbitatzen du egun 1, 11 ordu eta 13 minutuko orbita zirkular ia perfektu batean 2,5 milioi kilometro inguruko distantziara (0,017 AU ). Orbita txiki honek 700 K inguruko oreka-tenperatura (430 °C inguru) sortzen du bere gainazalean, Artizarraren gainazaleko tenperaturaren berdintsua.[1]

Suren masa Lurraren masaren 2,8 bider adinakoa da, bere erradioa, berriz, %30 inguru handiagoa. Dentsitatea ere %30 handiagoa, Lurrarekin alderatuta. Honek iradokitzen du Lurrak bezala nukleo metaliko bat duen planeta harritsu bat dela.

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Trifonov, T.; Caballero, J. A.; Morales, J. C.; Seifahrt, A.; Ribas, I.; Reiners, A.; Bean, J. L.; Luque, R. et al.. (2021-03-05). «A nearby transiting rocky exoplanet that is suitable for atmospheric investigation» Science 371 (6533): 1038–1041.  doi:10.1126/science.abd7645. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  2. (Ingelesez) «List of ExoWorlds 2022 - GJ 486» NameExoworlds (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  3. Lartzanguren, Edu. (2023-05-26). «Planeta bati eta haren izarrari 'Su' eta 'Gar' izenak jartzea onartu du Nazioarteko Astronomia Batasunak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Dos sistemas planetarios reciben nombres españoles | Sociedad española de astronomía» www.sea-astronomia.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).

Ikus, ganera

  • Gar (izarra)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105771316
  • Commonscat Multimedia: Gliese 486 b / Q105771316

  • Astronomia
  • SIMBAD: Wolf 437b
  • NASA Exoplanet Archive: GJ 486 b
  • Wd Datuak: Q105771316
  • Commonscat Multimedia: Gliese 486 b / Q105771316