Populazio-transferentzia

Lebensraumaren hasiera, non Alemaniako nazien poloniarrak kanporatu zituen Erdialdeko Poloniatik.1939 inguru.

Populazio-transferentzia edo birkokatzea eskualde batetik bestera pertsona talde handi baten joan-etorria da; sarritan, Estatuaren politikak edo nazioarteko agintaritza batek inposatua eta, gehienetan, etnia edo erlijioaren arabera. Hala ere, kasu batzuetan ere garapen ekonomikoaren ondorioa dira ere. Erbesteratzea antzeko prozesua da; baina, kasu honetan, indarrez aplikatzen zaie norbanakoei eta taldeei.

Askotan, kaltetutako biztanleria urruneko eskualde batera mugitzen da, non bere bizimodua oso egokia ez den, kalte handiak eraginez. Horrez gain, prozesuak ondasun higiezin guztiak eta –presaz egiten direnean– ondasun higigarrien kopuru handiak galtzea dakar.

Ezagutzen diren lehen populazio-transferentziak Antzinako Asiriakoak dira, K.a. XIII. mendean. Europako azken populazio-transferentzia garrantzitsuena, bestalde, 1999an gertatu zen, Kosovoko Gerran, non 800,000 albaniar etniko deportatuak izan ziren.[1] Historiako populazio-transferentziarik handiena Bigarren Mundu Gerraren ostean gertatutako alemaniarren ihesa eta kanporatzea izan zen, non 12 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Bestalde, Europako populazio-transferentzia handienetako batzuk Joseph Stalinen Sobietar Batasunaren politika etnikoei egotzi zaizkie. Garapen ekonomikoak eragindako azken adibiderik ezagunena Txinako Hiru Arroiletako presa eraikitzearen ondoriozkoa da.

Erreferentziak

  1. Archived copy. .

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

  • Haslam, Emily. "Populazioa, kanporatzea eta transferentzia", Max Planck Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren Entziklopedia
  • NBEren txostena, biztanleriaren transferentzia eta truke historikoak (orriaren behealdean jarraitzen du)
  • Mugimendu-askatasuna - Giza eskubideak eta biztanleriaren transferentzia, NBEren txostena biztanleria-transferentziaren egoera juridikoari buruz
  • Paul Lovell Hooper, Forced Population Transfers in Early Ottoman Imperial Strategy, A Comparative Approach, 2003, Princetongo Unibertsitateko lizentziaturako goi-tesia.
  • "Erdi Aroko juduen kanporaketak Frantziako lurraldeetatik", Jewish Gates
  • conceptwizard.com "History in a Nutshell", Ekialde Hurbileko biztanleriaren transferentziaren estatistikak
  • Lausana Itunaren Emigranteen Elkartea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15589476
  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85104929
  • NKC: ph135614
  • AAT: 300055422
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q15589476