Polesia

Полісся
Polesia

Polesia[1] edo Polissya (errusieraz: Поле́сье, Poliesie, «baso-herria»; bielorrusieraz: Пале́ссе, Paleśsie; polonieraz: Polesie; ukraineraz: Полі́сся, Polissia) Ukrainako eta Bielorrusiako padura zabala da, Pripiat ibaiaren arroa (Dnieper ibaiaren adar bat) hartzen duena. Lurralde zingiratsua da, baso trinkoek inguratua. XIV. mendean, Lituaniak konkistatu zuen, eta Poloniar-Lituaniar Batasunako lurralde izan zen 1569tik aurrera. 1795ean, Errusiar Inperioaren mende geratu zen. Gaur egun, zati gehiena Bielorrusia eta Ukraina estatuen artean banatzen da, baina Polonia eta Errusiako eremu batzuk ere hartzen ditu.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak Euskaltzaindia.net

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q208987
  • Commonscat Multimedia: Polesia / Q208987

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 236398909
  • GND: 4116022-8
  • NKC: ge130470
  • Wd Datuak: Q208987
  • Commonscat Multimedia: Polesia / Q208987