Pello Zabaleta Kortaberria

Pello Zabaleta Kortaberria
Bizitza
JaiotzaLegazpi, 1942ko azaroaren 10a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Jesus Mari Zabaleta
Hezkuntza
HeziketaSan Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Literaturaren Zubitegia: 262
Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pello Zabaleta».

Pedro Martin "Pello" Zabaleta Kortaberria (Legazpi, Gipuzkoa, 1942ko azaroaren 10a) gipuzkoar idazle eta itzultzailea da. Josu Zabaletaren anaia da.

Biografia

Arantzazu, Foruan eta Erriberrin egin zituen Eliz ikasketak eta gero, Friburgon eta Erroman osatu zituen. Yakin aldizkariaren zuzendari izan zen 1964-1967 bitartean. Egan, Zeruko Argia, El Diario Vasco, Senez eta Olerti agerkarietan argitaratu ditu lanik aipagarrienak.

Zabaletarenak dira Zurubi luzea (1989), Lastozko zubia (1986), Bi poema t´erdi (1990) olerki-liburuak, eta horiek denak biltzen dituen Bigarren bizitza (1995) izenburuko bilduma. Itzulpen ugari egin ditu, alemanetik euskarara batez ere: Estepako otsoa (Hermann Hesse), Katharina Blumen ohore galdua (Heinrich Böll), Ateismoa kristautasunean (E. Block), Hareetako gizona (E.T.A. Hoffmann), Amerikarik ez dago (Peter Bichsel), Gabon, panpinatxo (Heidi Hassenmüller) eta Idazki hautatuak (G.E. Lessing), besteak beste.

Lanak

Poesia

  • Zurubi luzea (1980, GAK)
  • Lastozko zubia (1990, Hots)
  • Bi poema t'erdi (1990, Elkar)
  • Bigarren bizia (1995, EHU-UPV)

Itzulpena

  • Idazki hautatuak; G.E. Lessing (2002, Klasikoak)
  • Gabon, panpinatxo; Heidi Hassenmüller (2002, Elkar)
  • Utzi droga hori; Kelule Dagmar (2001, Elkar)
  • Idazki hautatuak; Humboldt (2001, Klasikoak)
  • Alde hemendik, makal hori; Ann Ladiges (2000, Erein)
  • Apatxe zuria; Thomas Jeier (1995, Elkar)
  • Lena teilatuan; Peter Hartling (1994, Elkar)
  • Pirata teilatuan; Jo Pestum (1993, SM)
  • Moritz Zakus, sudur zorrotza; Mira Lobe (1993, SM)
  • Hareetako gizona; E.T.A. Hoffmann (1992, Erein)
  • Estepako semeak; Hans Baumann (1981, Hordago)
  • Bertatik ikusita beste era batera dira gauzak; Achim Briger (1985, Elkar)
  • Jennyren ibilaldiak; Rosemarie Mirajkar (1984, Elkar)
  • Estepako otsoa; Hermann Hesse (1986, Elkar)
  • Baso guztietan dago sagu bibolinjole bat; Gina Ruck Pauquet (1985, Elkar)

Kanpo loturak

  • Pello Zabaleta literaturaren zubitegian

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12265734