Pasteur pipeta

Pasteur pipetak latexko estalkiarekin.

Pasteur pipeta tantakari baten antzeko tresna bat da, laborategian erabiltzen dena. Likido kopuru txikiak transferitzeko erabiltzen da. Louis Pasteur zientzilari frantziarrak asmatu zuen, hortik datorkio izena[1].

Deskribapena

Tresna oso sinplea da. Plastikozko hodi luze fin bat da eta muturrean gomazko edo latexko estalki borobil luzatu bat du. Laborategiko gainerako tresnek ez bezala Pasteur pipetan ez da harturiko likidoaren bolumenik neurtzen, horregatik bolumenaren zehaztasun handirik behar ez duten likidoak transferitzeko erabiltzen da. Badira gomazko estalkirik gabeko Pasteur pipetak ere, kasu horretan hodiaren muturrak itxura borobiltsua du.

Erabilera

Gomazko estalkia zanpatzean airea ateratzen da. Pipeta orduan transferitu nahi den likidoan murgiltzen da eta estalkiaren zanpadura kentzean likidoa xurgatzen du. Jasotako likidoa askatzeko berriz zanpatu behar da gomazko estalkia.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «History of Pasteur Transfer Pipettes – From Glass to Plastic» Pastette (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q574531
  • Commonscat Multimedia: Laboratory glassware / Q574531

  • Wd Datuak: Q574531
  • Commonscat Multimedia: Laboratory glassware / Q574531
  • i
  • e
  • a
Kimika laborategiko tresneria
  • i
  • e
  • a
Tresnak
Irabiagailu magnetikoa  • Kipp aparatua  • Urtze-puntuko aparatua  • Xurgagailu estatikoa  • Autoklabea  • balantza  • Bainuontzi termostatikoa  • Ultrasoinuko Bainuontzia  • Kalorimetroa  • Kiskalgailua  • Katetometroa  • Zentrifugagailua  • Kolorimetroa  • Eroankortasun neurgailua  • Zutabe-kromatografia  • Kromatografoa  • Ur destilagailua  • Irakite-neurgailua  • Espektrofotometroa  • Espektroskopioa  • Laborategi-labea  • Soxhlet erauzgailua  • Fluorimetroa  • Mufla-labea  • Sugar-fotometroa  • Banda bero-emailea  • Mikropipeta  • Mikroskopioa  • Nefelometroa  • Oximetroa  • pH-metroa  • Plaka bero-emailea  • Brida  • Büchner onila  • Polarimetroa  • Polarografoa  • Refraktometroa  • Lurrungailu birakaria  • Sublimazio-aparatua  • Termometroa  • Beckmann termometroa  • Huts-ponpa  • Turbidimetroa  • Bakuometroa  • Biskosimetroa
  • i
  • e
  • a
Beirazko tresneria
Aerometroa  • Bureta  • Destilazio-burua  • Kristalizadorea  • Ixteko giltza  • Estalkia  • Zutabe-kromatografia  • Zatikapen-zutabea  • Kubeta  • Dentsimetroa  • Hutsezko lehorgailua  • Dekantazio onila  • Iragazketa onila  • Eudiometroa  • Soxhlet erauzgailua  • Flaskoa  • Burbuila-garbigailua  • Matraze aforatua  • Erlenmeyer matrazea  • Kjeldahl matrazea  • Kitasato  • Matraze hondobiribila  • Motrailua  • Piknometroa  • Pipeta  • Pasteur pipeta  • Petri plaka  • Porta  • Probeta  • Hodi hozgarria  • Ur-ponpa  • Kondentsadorea  • Errekuntza-hodia  • Lehor-hodia  • Thiele hodia  • Saio-hodia  • Nessler hodia  • Beirazko hagaxka  • Hauspeakin ontzi  • Erloju beira
  • i
  • e
  • a
Beste tresna batzuk
Eraztun euslea  • Giltzaur bikoitza  • Bunsen erregailua  • Portzelanazko kapsula  • Koilara-espatula  • Eskuila  • Flasko garbitzailea  • Tentegailua  • Arragoa  • Matxarda  • Sareta  • Euskarria  • Triangelu  • Krispia