Pakita Zabaleta

Pakita Zabaleta
Bizitza
JaiotzaLeitza, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Patxi Zabaleta
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Francisca "Pakita" Zabaleta Zabaleta (Leitza, 1948) nafar pedagogoa da. Madrilgo Complutense Unibertsitatean pedagogia (1964) eta psikologia (1967) ikasi ondoren, El euskera en la enseñanza en Navarra tesiari esker Bartzelonako Unibertsitatean (1987) doktoratu zen.

Ibilbide profesionala

Eskola publikoetan irakasle, San Fermin ikastolan orientatzaile, eta Nafarroako Gobernuan hizkuntza normalizazio-lanetan aritu zen, Hezkuntza Departamentuko lehen Euskara Unitateko (1985-1988) eta Hizkuntza Politikako Plangintza Ataleko buru (1991-1997) izan zelarik. Gero Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gizarte Psikologiako irakasle titular aritu zen (1998-2012), erretiroa hartu arte.[1]

Lanak

Zenbait argitalpen:

  • Euskal irakaskuntza Nafarroan: normalizaziorako oinarriak (1986)
  • Bigarren hizkuntzaren irakaskuntza murgiltze-ereduan (1994)
  • Euskara Nafarroan: 1991ko biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuaren datu soziolinguistikoak (1995)

Errekonozimenduak

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.[2][3][4]
  • 2021eko azaroaren 26an Ohorezko euskaltzain izendatu zuten.[5]

Erreferentziak

  1. «Leitzako lau emakumeri XX. mendean euskararen alde egindako lana aitortu diete - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  2. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2019-12-10). «Una exposición en Condestable homenajea a 14 mujeres que trabajaron por el euskera durante el siglo XX» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  3. Las navarras que trabajaron por el euskera salen del anonimato. EITB, 2019.
  4. «Hemen baditun 14 – Aquí ya 14 erakusketak omenaldia eginen die XX. mendean euskararen alde aritu ziren 14 emakumeri, Kondestablen, abenduaren 10etik 20ra | Ayuntamiento de Pamplona» www.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  5. elkarmedia. «Zabaleta Zabaleta, Pakita» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q79414458
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 144932
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 1272374
  • Wd Datuak: Q79414458


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.