Ozeano Atlantikoa

Ozeano Atlantikoa
Datu orokorrak
Motaozeano
Zabalera5.000 km
Azalera106.460.000 km²
Sakonera8.605 m
3.646 m
Bolumena305.811.900 km³
EponimoaAtlas
Geografia
Map
Koordenatuak0°N 30°W / 0°N 30°W / 0; -30
Honen parte daWorld Ocean (en) Itzuli
Lurraldeko administrazio-erakundeItsas zabal
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Una River (en) Itzuli
    Una River (Una, Bahia) (en) Itzuli

Ozeano Atlantikoa[1] bost ozeanoen artean bigarren handiena da, 86.133.000 kilometro karraturekin. Gutxi gorabehera Lurraren %17 estaltzen du, eta uraren gainazalaren %24. Esplorazioen Aroan "Mundu Zaharra" (Afrika, Europa eta Asia) eta "Mundu Berria" (Amerika) bereizteagatik zen ezaguna.

Europa, Afrika eta Asia Amerikatik bereiztean, Ozeano Atlantikoak funtsezko eginkizuna izan du giza-garapenean, globalizazioan eta nazio askoren historian. Eskandinaviarrak izan ziren Atlantikoa zeharkatu zuten lehen gizaki ezagunak, baina Kristobal Kolonen espedizioak izan zuen eraginik handiena 1492an. Kolonen espedizioak Europako potentziek batez ere Portugalek, Espainiak, Frantziak eta Erresuma Batuak Amerikak esploratu eta kolonizatzeko aro baten hasiera ekarri zuen. XVI. eta XIX. mendeen artean, Ozeano Atlantikoa izan zen esklaboen merkataritzaren eta kolondar trukearen erdigunea, eta, aldi berean, itsas guduak izan zituen noizbehinka. Itsas bataila horiek eta Ameriketako Estatu Batuak eta Brasil bezalako potentzia amerikarren merkataritza gero eta handiagoak XX. mendearen hasieran gora egin zuten, eta gaur egun Atlantikoan gatazka militar handirik izan ez den arren, ozeanoa merkataritzaren osagai nagusia da oraindik mundu osoan.

Ozeano Atlantikoak S formako arro luzanga bat hartzen du, Europa eta Afrikaren artean luzetara hedatzen dena, eta Ameriketatik mendebaldera. Munduko Ozeanoa interkonektatuaren osagai gisa, Ozeano Artikoarekin iparraldean, Ozeano Barearekin hego-mendebaldean, Indiako Ozeanoarekin hego-ekialdean, eta Ozeano Antartikoarekin hegoaldean (beste definizio batzuen arabera, Atlantikoa hegoalderantz hedatzen da Antartidaraino) konektatuta dago. Ozeano Atlantikoa bi zatitan banatuta dago: Ipar Atlantikoa eta Hego Atlantikoa, ekuatorearen alde bietan.

Toponimia

Atlantiko hitzaren aipamen ezagunik zaharrena Estesikorok egin zuen K.a. VI. mendean (Sch. A. R. 1. 211): Atlantikôi pelágei (antzinako grezieraz: Ἀτλαντικῷ πελάγει; Atlasen itsasoa)[2] eta Herodotoren Historiak lanean (K.a. 450; Hdt. 1.202.4) Atlantis thalassa gisa agertzen da (antzinako grezieraz: Ἀτλαντὶς θάλασσα)[3], "Herkulesen zutabeen ondoren", eta esaten du lur guztia inguratzen zuen itsasoa zela. Bi erabilera hauetan Atlasi egiten dio erreferentzia, greziar mitologiako Titan bat, zeruak eusten dituena. Atlas Erdi Aroko mapetan agertu ohi da, alboak irudikatzen, eta horregatik deitzen zaie horrela atlasei. Bestalde, Antzinako Greziako marinelentzat, zein Iliada eta Odisea lanetan, lur guztia inguratzen duen ozeanoari Ozeano deitzen zaio, mundua inguratzen duen ibai erraldoi, greziarrek ondo ezagutzen zituzten Mediterraneoa eta Itsaso Beltzarekin kontrajarrita[4]. Atlantikoa Atlas mendien mendebaldean zeuden, Marokon, Gibraltarko itsasartea behin igarota[5].

XIX. mendearen erdialdera arte, Hego Atlantikoari Etiopiako Itsasoa izena ematen zitzaion, Etiopiari erreferentzia egiten dion izena[6]. Esplorazioen Aroan Atlantikoa maiz agertzen zen mapetan Mendebaldeko Ozeano Handia izenarekin[7].

Bereizten dituen kulturak antzekoak izanda, maiz bere benetako tamaina gutxiesten duten terminoak erabiltzen dira, hala nola AEBn eta Ingalaterran the pond[8] eta Espainian eta Hego Amerikan el charco[9], biak putzua esan nahi dutenak.

Geografia

14.700 km luze eta 106.400.000 km² inguru ditu (munduko bigarrena Ozeano Barearen ondotik). Muga hauexek ditu: Ozeano Artikoa, iparraldean; Ozeano Antartikoa, hegoaldean. Itsaso garrantzitsuak ageri dira haren ondoan, luzakin gisa: Ipar Itsasoa, Itsaso Baltikoa, Mediterraneoa, Karibe Itsasoa.

Ozeano Atlantikoak «S« luze eta zabal baten itxura du, antzina elkarturik zeuden Amerika eta Afrika bereizi ondoren sortu bide zena. Iparretik hegoaldera hedatzen den urpeko mendilerro batek (Atlantikoko bizkarra) sakonune handiak ezkutatzen dituzten bi aldeetan banatzen du ezkerretik eskuinera Ozeano Atlantikoa.

Mendilerro horretako alde bolkaniko batzuk uraren gainetik ageri dira uharteak osatuz (Azore uharteak, Tristan da Cunha, Asuncion, Santa Helena,…). Beste uharte batzuk kontinenteko plataformetatik bereizitako guneak dira: Britainiar uharteak (Ingalaterra, Gales, Eskozia, Irlanda), Antillak, Kanariar uharteak. Atlantiko aldera doazen ur lasterren artean, oso ibai handiak ageri dira, Afrikan eta Ameriketan batez ere: Amazonas, Rio de la Plata, Mississippi, Orinoko, San Laurendi, Kongo, Gabon, Niger eta Europakoak (txikiagoak eskuarki).

Uraren gazitasuna % 35etik beherakoa da. Sakonera, 3.900 m batez beste, 9.200 m-ra iristen da Puerto Ricoko sakongunean. Ozeano Atlantikoan era askotako mugimenduak sortzen dira: itsasaldi bizienak badia eta itsasertzetan gertatzen dira. Urte osoan zehar egon ohi diren goi-presioek etengabeko haize boladak eragiten dituzte: alisioak. Ur laster hotzei (Benguela, Kanariar uharteak, Labrador eta Groenlandiakoa) eta beroei (Brasil, Ekuador, Ginea eta, batez ere, Golkokoa) esker, latitude berean dauden ekialdeko eta mendebaldeko itsasertzetako lurraldeetan oso klima desberdina da.

Arrain kopuru handiko ura da: Ipar Itsasoa, Ternua-Kanada eta Afrika ipar-mendebaldea, nahiz hego-mendebaldeetakoak izan emankorrenak. Itsas nahiz airebide ugarik zeharkatzen dituzte ozeanoko bazter guztiak, Ipar Atlantikoan batez ere: iparraldeko bi aldeetan sortu dira munduko porturik garrantzitsuenak (Rotterdam, New York, Londres, Anberes, etab.).

Itsasorik handienak

Itsasorik handienak hauek dira:[10][11][12]

  1. Sargazoen itsasoa – 3,5 milioi km2
  2. Karibe itsasoa – 2,754 milioi km2
  3. Mediterraneoa – 2,510 milioi km2
  4. Gineako golkoa – 2,35 milioi km2
  5. Mexikoko golkoa – 1,550 milioi km2
  6. Norvegiako itsasoa – 1,383 milioi km2
  7. Groenlandiako itsasoa – 1,205 milioi km2
  8. Argentinako itsasoa – 1 milioi km2
  9. Labrador itsasoa – 841.000 km2
  10. Irminger itsasoa – 780.000 km2
  11. Baffin badia – 689.000 km2
  12. Ipar itsasoa – 575.000 km2
  13. Itsaso Beltza – 436.000 km2
  14. Baltikoa – 377.000 km2
  15. Libiako itsasoa – 350.000 km2
  16. Levanteko itsasoa – 320.000 km2
  17. Itsaso Zeltikoa – 300.000 km2
  18. Tirreniar itsasoa – 275.000 km2
  19. San Laurendiko golkoa – 226.000 km2
  20. Kantauri itsasoa – 223.000 km2
  21. Egeo itsasoa – 214.000 km2
  22. Jonikoa – 169.000 km2
  23. Balearretako itsasoa – 150.000 km2
  24. Adriatikoa – 138.000 km2
  25. Botniako golkoa – 116.300 km2
  26. Kretako itsasoa – 95.000 km2
  27. Maineko golkoa – 93.000 km2
  28. Liguriar itsasoa – 80.000 km2
  29. Mantxako kanala – 75.000 km2
  30. James badia – 68.300 km2
  31. Botniako itsasoa – 66.000 km2
  32. Sidrako golkoa – 57.000 km2
  33. Hebridetako itsasoa – 47.000 km2
  34. Irlandako itsasoa – 46.000 km2
  35. Azov itsasoa – 39.000 km2
  36. Botniako badia – 36.800 km2
  37. Venezuelako golkoa – 17.840 km2
  38. Campecheko badia – 16.000 km2
  39. Liongo golkoa – 15.000 km2
  40. Marmarako itsasoa – 11.350 km2
  41. Wadden itsasoa – 10.000 km2
  42. Uhartedien itsasoa – 8.300 km2

Batimetria

Atlantikoko batimetria.

Ozeano Atlantikoaren batimetrian Erdialdeko Atlantikoko dortsala dago, ipar-hegoalde guztiz zeharkatzen duen ozeano dortsal luzea. Ipar Polotik 300 kilometrora hasten da, 87°N latitudean eta Bouvet uhartean amaitzen da, 54°S latitudean. Atlantikoko batimetria aztertzeko lehenengo azterketak Challenger espedizioa eta Alemaniako Meteor espedizioa izan ziren. Askoz beranduago, Columbia Unibertsitateko Lamont-Doherty Lurraren Behatokiak eta AEBko Navy Hydrographic Officek ikerketa oso zehatzak egin dituzte[13].

Erdialdeko Atlantikoko dortsala

Sakontzeko, irakurri: «Erdialdeko Atlantikoko dortsala»

Erdialdeko Atlantikoko dortsalak Atlantikoa bi zatitan erdibitzen du bere luzeran. Bi arroetako bakoitza faila transbertsalek mugatzen dituzte, bigarren mailako arroak sortuz. Dortsalak ia Atlantikoaren luzera osoa hartzen ud, baina bi faila transformakor ditu bi lekutan: Romanche fosa ekuatoretik gertu eta Gibbsen Haustura Zona 53°N latitudean. Hondoan dagoen urarentzat harresi handi bat da dortsala, baina bi leku hauetan ura alde batetik bestera igaro daiteke, korronte sakonen bidez[14].

Dortsala inguruko hondo abisaletik 2-3 kilometro inguru altxatzen da, eta rift bailara luze bat da, Ipar Amerikako plaka eta Eurasiako plaka bereizten dituena Ipar Atlantikoan eta Hego Amerikako plaka eta Afrikako plaka Hego Atlantikoan. Dortsalak sumendi basaltikoak sortzen ditu Islandian, Eyjafjallajökull kasu, kuxin-labak ur sakonetan[15]. Uraren sakonera dortsalaren goiko aldean 2.700 metro ingurukoa da[16].

Beste bi dortsal perpendikularki elkartzen dira dortsalarekin: Azores-Gibraltar Faila Transformakorra, Afrikako plakaren eta Eurasiako plakaren arteko muga dena, Azoresko Puntu Hirukoitzean batzen dira, Azores mikroplakaren inguruan. Beste egitura lausoago bat, izenik gabekoa, Hego eta Ipar Amerikako plaken arteko loturan dago, Hamabost-Hogei Haustura Zonatik gertu elkartzen dena, 16°N inguruan[17].

1870ean Challenger espedizioak gaur egun dortsal gisa ezagutzen dugunaren atalak aurkitu zituen:

« Uraren gainazaletik 1.900 fathom (3.500 metro) inguruko sakonerara altxatzen den mendilerro altxatu batek Ipar eta Hego Atlantikoko arroak zeharkatzen ditu hegoalderako norabide batean Farewell lurmuturretik, ziurrenik Gough uhartea bezain hegoaldera, gutxi gorabehera Mundu Zahar eta Berriaren kostaldeak markatuz.[18] »


Dortsalaren gainontzeko eremuak 1920ko hamarkadan aurkitu zituen Alemaniako Meteor espedizioa sonar moduko tresneriaren bidez. 1950ko hamarkadan egindako ikerketek itsas hondoaren hedapena eta plaken tektonika teoria nagusi gisa finkatzen lagundu zuten.

Dortsalaren zatirik handiena ur azpian badago ere, badaude hainbat sumendi uharte gisa azaleratzen direnak. Horietatik bederatzi Gizateriaren Ondare izendatu dira, euren balio geologikoagatik, eta lauk "Balio Unibertsal Paregabea" dutela esaten da, bere ezaugarri kultural eta naturalen ondorioz: Þingvellir, Islandia; Pico Uharteko mahastien kulturaren paisaia, Portugalen; Gough uhartea, Erresuma Batua; eta Brasilek Atlantikoan dituen Fernando de Noronha eta Atol das Rocas erreserbak.

Hondo abisala

Uraren ezaugarriak

Gazitasuna

Ur masak

Birak

Sargazoen itsasoa

Klima

Geologia eta plaken tektonika

Erdialdeko Atlantikoa

Ipar Atlantikoa

Hego Atlantikoa

Atlantikoaren etorkizuneko itxiera

Historia

Giza jatorria

Mundu zaharra

Mundu berria

Bikingoek ezagutzen bazuten ere, XVI. mendearen hasiera arte, Ozeano Atlantikoa ez zen behar bezala esploratzen hasi. Kolonen aurkikundearen ondoren (1492), Ameriketara joateari ekin zioten espainiarrek eta portugaldarrek, Atlantikoaren bazter berriak arakatuz.

Ameriketako konkistan, espainiarren banderapean, parte hartu zuten hego euskaldunek eta lehen ekintza horietatik kanpo geratu ziren ipar euskaldunek [erreferentzia behar] Ipar Atlantikoko urak jorratuak bide zituzten Kolonen aurkikundearen aurretik Ternua eta Labradorren bidean (dena den, alde hartako egiazko arrantza industria XVI. mendearen hasieratik aurrera garatu zuten euskaldunek).

Aurkikunde garaietatik aurrera, mendeetan luzatu ziren emigrazio oldeak txandakatu ziren etenik gabe Europatik Ameriketara, itsasoa zeharkatuz. XX. mendearen lehen hamarkadetan egin ziren Atlantikoa airez zeharkatzeko lehen saioak.

Mundu Atlantikoa

Ekonomia

Arrantza

Ingurumena

Arriskuan dauden espezieak

Zaborra eta kutsadura

Klima aldaketa

Itsas lasterrak Ipar Atlantikoan

2018an UEUk antolatzen duen Txiotesia lehiaketa irabazleak (Naima El Beni) sei txiotan azaldu zuen "Ipar Atlantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz" izenburuko tesia.[19][20][21] Gaur egun, foraminiferoen inguruko doktorego-ikerketak egiten ari da Tromsøko Unibertsitatean.[19]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-25).
  2. (Gaztelaniaz) Mangas, Julio; Plácido, Domingo; Elícegui, Elvira Gangutia; Somolinos, Helena Rodríguez. (1998). La Península Ibérica en los autores griegos: de Homero a Platón. Editorial Complutense (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  3. «Ἀτλαντίς, DGE Diccionario Griego-Español» web.archive.org 2018-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  4. (Ingelesez) Janni, Pietro. (2016-01-01). «2 The Sea of the Greeks and Romans» Brill's Companion to Ancient Geography (Brill): 21–42.  doi:10.1163/9789004284715_003. ISBN 978-90-04-28471-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  5. «Water, water, everywhere: how we named the oceans | OxfordWords blog» web.archive.org 2015-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  6. (Ingelesez) Ripley, George; Dana, Charles Anderson. (1873). The American Cyclopaedia: A Popular Dictionary of General Knowledge. Appleton (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  7. (Ingelesez) Steele, Ian Kenneth. (1986). The English Atlantic, 1675-1740: An Exploration of Communication and Community. Oxford University Press ISBN 978-0-19-503968-9. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  8. «POND | Definition of POND by Oxford Dictionary on Lexico.com also meaning of POND» web.archive.org 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  9. «cruzar el charco - Diccionario Inglés-Español WordReference.com» www.wordreference.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  10. The World's Biggest Oceans and Seas. .
  11. World Map / World Atlas / Atlas of the World Including Geography Facts and Flags. .
  12. List of seas. .
  13. «Atlantic Ocean Facts» web.archive.org 2001-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  14. Tyler, Paul A., ed. (2003). Ecosystems of the deep oceans. (1st ed. argitaraldia) Elsevier ISBN 978-0-444-82619-0. PMC ocm51568279. (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  15. «The Geological Society» www.geolsoc.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  16. Hsü, Kenneth J.. (1987). The Mediterranean was a desert: a voyage of the 'Glomar Challenger'. (1. paperback print. argitaraldia) Princeton Univ. Pr ISBN 978-0-691-02406-6. (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  17. DeMets, Charles; Gordon, Richard G.; Argus, Donald F.. (2010-04). «Geologically current plate motions» Geophysical Journal International 181 (1): 1–80.  doi:10.1111/j.1365-246x.2009.04491.x. ISSN 0956-540X. (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  18. Thomson, C. Wyville; Thomson, C. Wyville. (1878). The voyage of the "Challenger." The Atlantic; a preliminary account of the general results of the exploring voyage of H.M.S. "Challenger" during the year 1873 and the early part of the year 1876. Harper & Brothers (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  19. a b Galarraga, A.. (2019ko urtarrilaren 11). «Naima El Bani: “Zientzia gizarteratzeko, garrantzitsua da norbere hizkuntzan aritzea”» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).
  20. «Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).
  21. «Naima El Bani Altuna: "Twitter kontuari esker Artikoaren zatitxo bat Euskal Herrira eramatea lortu dudala uste dut" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q97
  • Commonscat Multimedia: Atlantic Ocean / Q97

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 244281019
  • BNE: XX451748
  • BNF: 119309855 (data)
  • GND: 4003388-0
  • LCCN: sh85009201
  • NDL: 00572558
  • NKC: ge128389
  • NARA: 10045848
  • SUDOC: 027220389
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7014206
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D001267
  • Wd Datuak: Q97
  • Commonscat Multimedia: Atlantic Ocean / Q97


Lurreko bost ozeanoak

Ozeano Atlantikoa • Ozeano BareaOzeano ArtikoaOzeano AustralaIndiako ozeanoa

  • i
  • e
  • a
Ozeano Artikoa
Ozeano Atlantikoa
AdriatikoaÅland itsasoaAlborango itsasoaArgentinako itsasoaAzoveko itsasoaBaffin badiaBalearretako itsasoaBaltikoaBizkaiko golkoaBotniako badiaBotniako itsasoaBotniako golkoaCampecheko golkoaDanimarkako itsasarteaDavis itsasarteaEgeoFinlandiako golkoaFoxe ArroaFundy badiaGineako golkoaGroenlandiako itsasoaHebridetako itsasoaHudson badiaIpar itsasoaIrlandako itsasoaIrminger itsasoaItsaso BeltzaItsaso ZeltikoaJames badiaJonikoaKaribe itsasoaKretako itsasoaLabrador itsasoaLevanteko itsasoaLibiako itsasoaLiguriako itsasoaLiongo golkoaMaineko golkoaMantxako kanalaMarmarako itsasoaMediterraneoaMexikoko golkoaMirtosNorvegiako itsasoaSan Laurendi golkoaSargazoen itsasoaSirteko golkoaTirreniar itsasoaTraziako itsasoaUhartediaren itsasoaVenezuelako golkoaWadden itsasoa
Indiako ozeanoa
Ozeano Barea
Alaskako golkoaArafura itsasoaBaliko itsasoaBandako itsasoa • Bering • Bisayetako itsasoaBismarck itsasoaBohai itsasoaBohol itsasoaCamotesko itsasoaCarpentaria golkoaCelebesko itsasoaEkialdeko Txinako itsasoaFilipinetako itsasoaFloresko itsasoaFonsecako golkoaGrauren itsasoaHalmaherako itsasoaHego Txinako itsasoaItsaso HoriaJaponiako itsasoaJavako itsasoaKaliforniako golkoaKoral itsasoaKoroko itsasoaMakassar itsasarteaMoluka uharteetako itsasoaMoro golkoaOkhotskeko itsasoaSalish itsasoaSalomon itsasoaSavuko itsasoaSeramgo itsasoaSetoko Barne ItsasoaSibuyango itsasoaSuluko itsasoaTasmaniako itsasoaThailandiako golkoaTonkingo golkoaTxileko itsasoa
Ozeano Australa
Barne itsasoak