Musika arrakasten zerrenda

Musika arrakasten zerrenda (ingelesez: music chart edo hit parade) abestien edo musika diskoen ospea neurtzeko modu bat da. Zerrenda bakoitzak metrika desberdinak erabiltzen ditu arrakasta neurtzeko eta, batzuetan, zerrendak sortzeko irizpideak aldatu egiten dira denborarekin.

Ezaguna da Euskal Herrian Top Gaztea zerrenda[1], Gaztea irratiak sustatzen duena. Munduko zerrendarik ezagunena Billboard Hot 100 da, Estatu Batuetakoa. Erresuma Batuan The Official Charts Company delakoak zenbait zerrenda prestatzen ditu, tartean single eta albumena.

Erreferentziak

  1. «top_gaztea» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q373899
  • Identifikadoreak
  • GND: 4160048-4
  • Wd Datuak: Q373899