Milu (komikia)

Milu (komikia)
Tintin universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaHergé
Ageri den obrak
ikusi
  • Tintinen abenturak, Tintin in the Congo (en) Itzuli, The Adventures of Tintin (en) Itzuli, Tintin Amerikan, The Red Sea Sharks (en) Itzuli eta Tournesol auzia
Datu biografikoak
Sexuaarra
Jardueramarinela
astronauta
Artikulu hau fikziozko txakurrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Milu».

Milu Hergéren komiki sailetako fikziozko txakurra da.[1] 1929ko Tintin sobieten herrialdean albumean sortua, Milu ile gogorreko grand fox terrier zuri bat da. Bere jatorrizko izena (Milou) 18 urte zituela Hergék lehen neska-lagunari (Marie-Louise Van Cutsem, maitekiro "Milou" deitua) zor dio. Horregatik askok erruz Milu eme bat dela uste dute. Hala ere, maskotaren jarrerek eta chien hitza (euskaraz: «txakur arra») etengabe erabiltzeak argi uzten dute Milu arra dela. Tintin ugazaba eta txakurra hain dira banaezinak, ezen erreportari ausartaren abenturei buruzko sailak "Tintin eta Miluren abenturak" izenburua izan baitzuen urte askoan.

Erreferentziak

  1. Peeters, Benoît. (2006). Hergé, fils de Tintin. Flammarion ISBN 978-2-0808-0173-9..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1640056
  • Commonscat Multimedia: Milou / Q1640056

  • Wd Datuak: Q1640056
  • Commonscat Multimedia: Milou / Q1640056