Magrebeko gastronomia

Magreb, arabiar munduaren mendebaldeko aldea.
Kus-kus Magrebeko jaki ezagunena da.

Magrebeko gastronomia Magreb (arabieraz: المغرب‎) izeneko lurraldeko etnien eta herrialdeen sukaldaritzari deitzen diogu. Espazioa hau ekialdean dagoen Mashreq izeneko lurraldetik bereizi egiten da.[1]

Ezaugarriak

Magrebeko sukaldaritzak iparraldean Dieta mediterraneoko ezaugarrik ditu baina, halaber, Afrikako gastronomiaren ezaugarriak ere baditu. Beste eraginen artean hauek aipa daitezke:

  • Berbere herriaren eragina
  • Arabiarren eragina
  • Turkiako gastronomiaren eragina, Otomandar Inperioaren garaikoa. Horri esker Magreben dolmak eta baklavak ezagutzen dira.

Osagaiak

Erabiltzen diren osagaiak islameko halal arauak jarraituz erabiltzen dira. Horregatik, txerrikia ez da jaten eta, aldiz, arkumea eta hegaztiak ohikoak dira. Magrebeko osagai ezagunena Kus-kusa da. Beste osagai arruntak Magrebeko gastronomian hauek dira: harissa pasta eta arrainen marinatuak, Chermoula ezinbesteko osagaia izanik. Menda haragiarekin oso zabaldua dago Marokon, Aljeria ekialdean eta Tunisian. Hiru herrialde horietan haragia gordetzeko eta sikatzeko gedîd teknika erabiltzen da, hau da, haragia gatzarekin eta espeziakin nahastuta eguzkitan lehortua.[2]

Tajine jaki oso zabaldua da Magreb osoan. Jatetxe guztietan aurki daiteke. Argan olioa ere oso arrunta da ongailu moduan.

Iruditegia

  • Ghoriba.
    Ghoriba.
  • Tajine, menda eta haragiarekin.
    Tajine, menda eta haragiarekin.
  • Ogia era tradizionalean egina.
    Ogia era tradizionalean egina.
  • Kus-kus oilaskoarekin.
    Kus-kus oilaskoarekin.
  • Shakshoka arrautzekin.
    Shakshoka arrautzekin.

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1381737
  • Commonscat Multimedia: Cuisine of Maghreb / Q1381737

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12481751v (data)
  • Wd Datuak: Q1381737
  • Commonscat Multimedia: Cuisine of Maghreb / Q1381737