Litroak egin

Artikulu hau alkoholdun edariak kalean edateko ohiturari buruzkoa da; bolumen-unitatea gaitzat duena beste hau da: «Litro»
Lagun talde bat litroak egiten Gorlizko hondartzan.

Litroak egitea edo botila festa bereziki gazteek kale, plaza nahi beste leku publiko batean bildu eta alkoholdun edariak kontsumitzeko ohiturari deritzo. Gaztelaniatik mailegu moduan, botiloi hitza ere erabili izan da.

XX. mendearen bukaeratik Espainiako hiri askotan modu masiboan egiten hasi zen (gaztelaniaz botellón), baita Frantzia hegoaldean ere 2009 ingurutik (frantsesez apéro géant), eta bereziki asteburu eta jaialdietan ugaldu dena, gehienetan gazteek garestiegitzat jotzen dituzten tabernak, pub eta diskotekak saihesteko. Litroak egitearen ohiturak kezka bizia sortu du gizartean, bilkura hauetan gazteek neurrigabe edan eta gizalegerik gabe jokatzen dutelako, botila hutsak eta bestelako hondarrak kalean utziz eta gauean zarata sortuz. Hori dela eta, hainbat hiritan espazio publikoan alkohola edatearen aurkako arauak ezarri dira.

Ikus, gainera

  • Barrikote
  • Litrona

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q894689
  • Wd Datuak: Q894689