Linea kode

Telekomunikazioetan, linea kodea datu digitalak transmititzeko edo biltegiratzeko kode mota da, batez ere voltaje, korronte edo fotoizko patroiak erabiltzen dituena. Garraiatutako seinale digitala denborarekiko duen hedadurarekiko erlazioan datza.

Kodeketa teknikak konputagailu-sare arloan transmisioaren ezaugarriak hobetzeko igorlean eta hargailuan seinale digitalari arauak ezartzeari deritzo.

Sarrera

Seinale eta datu digitalak oinarri bandan gordinik igorri beharrean, seinaleari abantailaren bat eransten dion kodetze teknika bat erabiltzea komeni da. Esate baterako Manchester diferentzialak, seinaleari sinkronismoa eransten dio.

Zertarako arauak jarri seinaleari? Bada, hauek lortzeko:

  • Sinkronismoa ezartzeko: Bit bat beste bit-etik bereizteko. Erloju seinale aparte bat jar daiteke baina kostua handitzen eta abiadura moteltzen da. Beste aukera sinkronismoa seinale berean kode baten bitartez eranstea da.
  • Erroreak atzemateko
  • Zaratatik eta interferentzietatik babesteko


Kodetze teknika motak

Zerora itzuli gabe (NRZ: NOT RETURN TO ZERO)

Kodetzerik errazena da. “1” adierazteko seinalearen balio positibo bat (+5v) erabiltzen du, aldiz, “0” adierazteko balio negatibo bat (-5v).

Manchester

Seinalearen erdian trantsizioa dago. Honela, goitik beherako trantsizioak “1”-a jakinarazten du eta behetik gorako trantsizioak “0”-a. Trantsizioaren agerpen honek sinkronismorako laguntzen du. Zoritxarrez, Manchester kodetze teknikak desabantaila bat ere badu; kodetze bitar zuzenak behar duen baino bi aldiz banda-zabalera handiagoa behar izatea, pultsuek banda-zabaleraren erdia hartzen dute-eta. Ikusi bestela kodetze tekniken adibidea.

Manchester kodeketaren adibidea

Manchester diferentziala

Aurrekoaren antzera seinalearen erdian trantsizioak agertzen dira, baina aldaera honetan hasieran ere ager daitezke, “0”-ren kasuan hain zuzen. laburbilduta, “0”-ak bi trantsizio ditu, bat hasieran eta bestea erdian, aldiz, “1”-ak trantsizioa bakarra, erdian hain zuzen. Manchester diferentzialak zarataren kontrako babes hobea eskaintzen du, kontra, makina konplexuagoa izatea behartzen du.

Manchester diferentzialaren kodeketa

Linea kodeketa erabilienak

  • AMI
  • Eraldatutako AMI kodeak: B8ZS, B6ZS, B3ZS, HDB3
  • 2B1Q
  • 4B5B
  • 4B3T
  • 6b/8b kodeketa
  • Hamming kodea
  • 8b/10b kodeketa
  • 64b/66b kodeketa
  • 128b/130b kodeketa
  • CMI
  • Desfase baldintzatua
  • EFM Compact Disc-ean erabilia
  • EFMPlus DVD-an erabilia
  • RZ
  • NRZ
  • NRZI
  • Manchester kodea (bere aldaerak ere Manchester diferentziala eta Biphase mark kodea)
  • Miller kodeketa (Delay kodeketa bezala ere ezagutua edo Aldatutako Frekuentzia Modulazioa, eta aldaera bat dauka Miller kodeketa aldatua deiturikoa)
  • MLT-3 kodeketa
  • SBC
  • TC-PAM

Ikus, gainera

  • Banda zabala
  • Oinarri banda
  • Modulazioa
  • TDM
  • Banda zabalera

Kanpo estekak

  • {eu} Telekomunikazio Hiztegia euskaraz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1457387
  • Commonscat Multimedia: Line codes / Q1457387

  • Wd Datuak: Q1457387
  • Commonscat Multimedia: Line codes / Q1457387