Krokante
Krokante | |
---|---|
litxarreria | |
Osagaiak | Karamelua eta fruitu oskolduna |
Historia | |
Jatorria | Italia, Txinako Herri Errepublika eta Frantzia |
Krokantea[1] gozoki mota bat da, normalean oso gogorra eta hauskorra. Azukre-karamelu gogorrez egindako zati lauak dira, fruitu lehor txertatuak, hala nola almendrak, dituztenak (nahiz eta lekale batzuk ere erabil daitezkeen, kakahuetea kasu).
Prestaketa
Ur eta azukre nahasketa bat karamelu-punturaino (155 ° C inguru) berotzen da, fruitu lehorrak azukre karameludunarekin nahastuz. Orduan espeziak, gasifikatzaileak eta, askotan, kakahuete-gurin edo gurina gehitzen dira. Nahasketa gainazal lau batean isurtzen da, normalean granito edo marmolezko azal batean, hozteko. Karamelu beroa zapaldu egiten da lodiera uniformea lortzeko. Krokantea hozten denean, puskatan puskatzen da.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
- Datuak: Q708823
- Multimedia: Seed brittles / Q708823
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |