Kosmonautikaren Eguna

Kosmonautikaren Eguna
Irudia
Motajaiegun
EgunApirilaren 12
Argumentu nagusiaastronauta
HerrialdeaErrusia eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Kosmonautikaren Eguna errusieraz: День Космона́втики) Errusian eta beste estatu postsobietar batzuetan urtero apirilaren 12an ospatzen den eguna da. Polonian, esaterako, Hegazkintzaren eta Kosmonautikaren Nazioarteko Eguna (polonieraz: Międzynarodowy Dzień Lotnictwa i Kosmonautyki) delakoa ospatzen da egun berean. 2011n Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 65. bilkuran ebatzi zen apirilaren 12a Giza Hegaldi Espazialaren Nazioarteko Eguna izan zedila Juri Gagarin erruso-sobietar kosmonautak egin zuen lehenengo giza hegaldi espaziala oroitzeko.

Historia

Oroitegun hau Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean du jatorria eta 1962an ospatu zen aurrenekoz gizaki baten espazioratze aitzindariaren lehen urteurrena ospatzeko. Hala ezarri zuen Sobietar Batasuneko Sobiet Goreneko Presidiumak 1962ko apirilaren 9an, lehen urteurrena izateko 3 egunen faltan.

Filatelia eta numismatika

  • SESBeko zigilua, Juri Gagarin, 1964
    SESBeko zigilua, Juri Gagarin, 1964
  • SESBeko zigilua, Aleksei Leonov, 1967
    SESBeko zigilua, Aleksei Leonov, 1967
  • SESBeko zigilua, 1972
    SESBeko zigilua, 1972
  • SESBeko zigilua, "Mir", 1990
    SESBeko zigilua, "Mir", 1990
  • Kazakhstango zigilua, 1996
    Kazakhstango zigilua, 1996
  • Ukrainako zigilua, 2011
    Ukrainako zigilua, 2011
  • Errusiako oroitzapenezko txanpona lehen giza hegaldi espazialaren 50. urteurrena dela-eta, 2011
    Errusiako oroitzapenezko txanpona lehen giza hegaldi espazialaren 50. urteurrena dela-eta, 2011

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q673442
  • Commonscat Multimedia: Cosmonautics Day / Q673442

  • Wd Datuak: Q673442
  • Commonscat Multimedia: Cosmonautics Day / Q673442