Kanazawako gaztelua

Kanazawako gaztelua
Kanazawa-jōu
金沢城
100 Fine Castles of Japan
 Egunez 
 Gauez 
 Barnealdea 
 Sarrera 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Ishikawa
Core city of JapanKanazawa
Koordenatuak36°33′51″N 136°39′33″E / 36.5643°N 136.6592°E / 36.5643; 136.6592
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1583
KomisarioaSakuma Morimasa (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Kanazawako gaztelua (japonieraz: 金沢城, Kanazawa-jōu?) Japoniako Kanazawa hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniarra da.

Historia

Maeda familiak 1583an Kanazawara etortzean altxatu zuen gaztelua. 1592an Toyotomi Hideyoshi shogunak Korea inbaditu zuenean gazteluari putzuak ezarri zizkion inguruan babesa handitzeko. Suak 1621ean erre egin zuen eta berreraiki egin zen. Hamar urte beranduago berriz erre eta berreraiki zen. Sute handiena 1759koa izan zuen eta 1762an berriz altxatu zen, Ishikawa-mon atea 1788an. Azkenean 1881ean lurrikara batek suntsitu zuen.

2001 urtean Hishi Yagura eta Hashizume-mon Tsuzuki Yagura dorreak eta Gojikken Nagaya biltegia berreraiki ziren 1809ko itxurarekin eta metodo tradizionalak erabiliz. Aipagarriak dira berunez egindako teilak, suaren aurrean tinko eusteko diote batzuek, borroka batean urtu eta balak egiteko beste batzuek.

Ondasun nabarmenak

  • Hishi Yagura: Hiru solairutako dorrea da, 17'34 metrotako garaiera daukana.
  • Gojikken Nagaya: Bi solairutako eraikin luzea da, biltegi gisa erabilia izan zena. 10 metrotako garaiera dauka.
  • Hashizume-mon Tsuzuki Yagura: 14 metrotako altuera daukan hiru solairutako dorrea da.
  • Ishikawa-mon: 1788ko atea da.

Lorategiak

Sakontzeko, irakurri: «Kenroku-en»

Gazteluaren erreplika zehatzaz gain Kenroku-en lorategiak dira aipagarriak, izan ere Japoniako hiru lorategi ederrak osatzen baitituzte Kairaku-en (Mito) eta Kōraku-en (Okayama) lorategiekin batera.

Iruditegia

  • Kanazawako gaztelua.
    Kanazawako gaztelua.
  • Hashizume-mon Tsuzuki Yagura dorrea.
    Hashizume-mon Tsuzuki Yagura dorrea.
  • Gojikken Nagaya biltegia.
    Gojikken Nagaya biltegia.
  • kenroku-en lorategiak.
    kenroku-en lorategiak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q511412
  • Commonscat Multimedia: Kanazawa Castle / Q511412

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 257327706
  • NDL: 00953933
  • Wd Datuak: Q511412
  • Commonscat Multimedia: Kanazawa Castle / Q511412