Josep Maria Subirachs

Josep Maria Subirachs

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1927ko martxoaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona, 2014ko apirilaren 7a (87 urte)
Heriotza modua: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Judit Subirachs (en) Itzuli
    Roger Subirats
Hezkuntza
HeziketaEscola de la Llotja (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Irakaslea(k)Enric Monjo (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, arte-kritikaria, eszenografoa eta artista bisuala
Parte-hartzailea
  • Manifesto Against the Death of the Spirit and the Earth (en) Itzuli
Lantokia(k)Bartzelona
Belgika eta Bartzelona
Lan nabarmenak
ikusi
  • Q51823374 Itzuli
    Forma 212 (en) Itzuli
    Cathedral (en) Itzuli
    Espai / Temps (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Sant Jordiren gurutzea Sant Jordiren gurutzea  (1982)
KidetzaReial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
subirachs.cat eta subirachs.org
Monumentua Macià Lehendakariari, Plaça Catalunya, Bartzelona.

Josep Maria Subirachs i Sitjar (Bartzelona, 1927ko martxoaren 11 - ibidem, 2014ko apirilaren 7a) Kataluniako eskultore eta margolaria izan zen. Irudi-, fundizio- eta mekanika-lantegietan hasi zen ofizioa ikasten. 1942 eta 1947 bitartean Enric Monjo eskultorearekin ikasi zuen, eta gero Enric Casanovasen lantegian hasi zen lanean; Casanovas azken mediterraneismoaren berritzaileen taldeko kidea zen, eta Subirachsek haren ikasletzat eduki du beti bere burua. 1951n Kataluniako berrikuntzaren eskultoreen taldeko kide gisa agertu zen, Giacometti eta Ángel Ferranten eraginpean egin zituen lan batzuei esker, Leongo Virgen del Camino santutegiko fatxada eta ateko eskulturei esker, besteak beste. Hurrengo urteetan, 1956. urtea arte, Parisen, Belgikan eta Alemanian izan zen, ikasketak sakontzen. Urte horietan, figurazioa alde batera utzita, arte abstraktuan murgildu zen, eta terrakota, burdina eta hormigoia bezalako materialak lantzen hasi zen. Garai hartakoak ditu, adibidez, Forma 212 (1957) edo Tekel (1958). 1957. urtetik aurrera forma geometrikoagoak erabili ditu, "ziriak" eta "tenkadurak" sailetan, besteak beste. Material mota desberdinak erabiltzen dituenez, bere obretako asko eskultura collagetzat har daitezke, eta klasikoen aipuez, giza aztarnez edo irudi geometrikoez hornituak izaten dira. Giza gorputzaren oso ideia berezia du, gainera. Monumentu publiko asko egin ditu, horietako asko Bartzelonan. Askotan, gainera, bere abertzaletasunaren erakusgarri dira: Montserrateko Kaperarako erliebeak; Francesc Maciàren eskultura Vilanova i la Geltrún; Gaudíren Familia Santuaren Nekaldiaren fatxadarako eskultura eztabaidagarriak. Bere obra museo ospetsuenetan aurki daiteke, Bilboko Arte Ederretako Museoan, besteak beste.

2005ean topaturiko 134124 Subirachs asteroideak bere izena dakar.

  • Montserrateko Monumentua Ramon Llulli, Bartzelona.
    Montserrateko Monumentua Ramon Llulli, Bartzelona.
  • Kristoren pasioa, Familia Santuaren tenplua, Bartzelona.
    Kristoren pasioa, Familia Santuaren tenplua, Bartzelona.
  • San Jorge-Teseoren erliebea, Palau de la Generalitat de Catalunya, Bartzelona.
    San Jorge-Teseoren erliebea, Palau de la Generalitat de Catalunya, Bartzelona.
  • La Verónica, Familia Santuaren tenplua, Barcelona.
    La Verónica, Familia Santuaren tenplua, Barcelona.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Maria Subirachs
  • Webgune ofiziala (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
  • (Katalanez) «Mirades, reflexions sobre la vida i obra de l'artista, Josep Maria Subirachs i Sitjar» (audio). l'Arxiu de la Paraula. Ateneu Barcelonès, 2014.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q182136
  • Commonscat Multimedia: Josep Maria Subirachs / Q182136

  • Wd Datuak: Q182136
  • Commonscat Multimedia: Josep Maria Subirachs / Q182136