Joaquín Sanz Gadea

Joaquín Sanz Gadea
Bizitza
JaiotzaTeruel, 1930eko ekainaren 30a
Herrialdea Espainia
BizilekuaKongoko Errepublika Demokratikoa
Kongo Belgikarra
Sahara Espainiarra
Espainia
Espainia
HeriotzaMadril, 2019ko maiatzaren 25a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailalizentzia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua
Jasotako sariak
ikusi
  • Elkartasunaren Asturiasko Printzesa sari  (1998)
    Osasuneko Ordena Zibileko Gurutze Handia Osasuneko Ordena Zibileko Gurutze Handia  (1971)
    Grand Cross of the Civil Order of Beneficence Grand Cross of the Civil Order of Beneficence  (1965)
    Meritu Zibileko Ordenaren Gurutze Handia Meritu Zibileko Ordenaren Gurutze Handia  (1992)

Joaquín Sanz Gadea (Teruel, Espainia, 1930eko ekainaren 30a - Madril, 2019ko maiatzaren 25a) espainiar sendagilea izan zen.

Biografia

Salamancan, Parisen eta Madrilen egin zituen ikasketak. 1961ean, Kongora joan zen, Osasunaren Mundu Erakundeak Kongo Operaziorako hautatu zuelako. Lehenbizi, Butara joan zen (Stanleyvilleren iparraldean), eta Lumumbako klinikaren ardura hartu zuen bere gain. Hamahiru hilabete geroago, Klinika Nazionalera eta Elizabeth Erreginaren Klinikara bidali zuten, zuzendari gisa. Halaber, Malekeko legenardun-ospitaleko zuzendari izan zen (Stranleyvillen) 1962an. Geroago, Basoko hirira bidali zuten. 1964ko udan, Kongoko gerra piztu zenean, Stanleyvilleko Rive-Gauche erietxean aritu zen. Urte haietan, lan handia egin zuen Espainiatik plasma eta ebakuntzetarako tresneria lortzeko. Kirurgia-zerbitzuko buru izan zen Matadiko Onatra Erietxean (Kongo).

1966an, Bakearen Nobel sarirako izendatu zuten. Hura ez, baina beste sari asko jaso zituen, 1998ko Elkartasunaren Asturiasko Printzea saria, besteak beste, Nicolás Castellanos, Vicente Ferrer eta Muhammad Yunusekin batera.

Idazlanak

Artikulu asko idatzi zituen, eta zenbait liburu, hala nola hau: Lo que todo saharaui debe saber sobre el tracoma (1975).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3753437
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 95483652
  • ISNI: 0000000078241067
  • BNE: XX1168140
  • GND: 138866201
  • LCCN: n50017562
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05275/eu_s_0948/s0948
  • GEA: 11511
  • DBE: url
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 1735995
  • Wd Datuak: Q3753437