Jemaa el-Fnaa plaza

Jemaa el-Fnaa plaza
 Egunez 
 Gauez 
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaMarrakesh-Safi
PrefekturaMarrakesh Prefecture
HiriaMarrakex
Koordenatuak31°37′33″N 7°59′21″W / 31.625971°N 7.989098°W / 31.625971; -7.989098
Map
Ondarea

Jemaa el-Fnaa plaza (arabieraz: جامع الفناء‎ŷâmiʻ al-fanâʼ, frantsesez: Jemaa el-Fna) Marrakexen, Marokon dagoen merkatari eta gune irekia da. Hiriko plaza nagusia da. Kutubiyya meskitatik gertu dago. Plazaren inguruan ere beste meskita txikiagoak dira. Plaza honetan mugimendu handia dago beti eta herritarrentzat ezinbesteko topalekua da. Kaleko postuak, kaleko artistak, musika... egun osoan mugimendua dago plaza honetan, batez ere gauean. Plazak Unescoren bi izendapen ditu: 1985ekoa, ondasun kulturala moduan, eta 2001koa, Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialren gisa.

Izenaren etimologia

Plazaren izena interpretatzeko garaian hipotesi desberdinak daude. Batzuentzat "suntsitze batzarra" esan nahi du zeren eta bertan delinkuenteei zigortzen baitzitzaien. "Batzarra" edo "Bilera" esaten zitzaion zeren eta moztutako hilarazitakoen buruak publikoki erakusten baitziren. Hilarazketak 1050. urtearen inguruan egin ziren.[1] Beste hipotesi baten arabera ŷâmiʻ hitzak aljama edo meskita nagusia eta, orduan, "suntsitutako meskitaren lekua"; antza denez bertan almorabideek botatako meskita zegoen.

Ezaugarriak

Plaza tamaina handikoa da. Albo guztietatik, bat izan ezik, eraikinez eta arabiar merkatuez inguratuta dago. Alboetan kafetegi eta jatetxe asko daude, bestetik. Jateko kaleko postu daude ere bai.

Plazan egiten diren aktibitateak

  • Saltzaileak
  • Musika espektakuluak
  • Henna tatuatzaileak
  • Animaliekin egindako espektakuluak (tximuak, sugeak), batzuk nahiko basatiak eta salatzeko modukoak
  • Ipuin kontalariak
  • Dantzariak

Atentatua

2011an plazaren inguruko kafetegi batean atentatu bat izan zen. Ondorioz, hamalau pertsona hil ziren: 11 turista eta hiru marokoar; beste 221 pertsona zaurituak izan ziren.

Plaza zineman

Alfred Hitchcock zuzendariak plaza honetan 1956ko The Man Who Knew Too Much filmaren eszenak egin zituen.

Iruditegia

  • Ur-banatzaile tradizionalak plazan.
    Ur-banatzaile tradizionalak plazan.
  • Plaza gauean.
    Plaza gauean.
  • Herritarrak biltzeko tokia da plaza.
    Herritarrak biltzeko tokia da plaza.
  • Mota askotako espektakuluak ikus daitezke.
    Mota askotako espektakuluak ikus daitezke.

Erreferentziak

  1. Egile batzuk:Morocco. Lonely Planet, 2017, 50 or.

Ikus, gainera

  • Marrakex
  • Arabiar azoka

Kanpo loturak

  • (Frantsesez):Unescoren informazioa.
  • (Ingelesez):Argazkiak.
  • (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jemaa el-Fnaa plaza Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q258348
  • Commonscat Multimedia: Jamaa El Fna / Q258348

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 131582943
  • LCCN: n2009054474
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q258348
  • Commonscat Multimedia: Jamaa El Fna / Q258348