Ikasketa erdipresentzial

Ikasketa erdipresentziala (ingelesez Blended Learning) ikasketa presentziala (klasean egiten dena) eta online bidezko ikasketa bateratzen dituena da. Hori dela eta, ikasleak berak hainbat faktore kontrolatu ditzake, esaterako, erritmoa, non eta noiz lan egin. [1]

Garapena

Ikasketa erdipresentziala edo Blended Learning aurrez aurreko irakaskuntza (face to face) eta ez aurrekoa (virtual teaching) konbinatzen dituena da. [2]

Pasa den mendeko 90. hamarkadan orduko e-learning formatuaren arazoak ikusita, hasi zen irakaskuntza misto honetaz hitz egiten. Sortu zen xede honekin: hezkuntza prozesuak hobetzea, malgutasuna eta iritsiera handitzea eta kostuak-efizientzia orekatzea.[1]

XXI. mendearen hasierako ikerketek zehaztu zuten zein ziren erdipresentzialaren 3 ezaugarri nagusiak: edukia (informazioa, kanalak eta difusioa), komunikazioa (zuzeneako/urrunekoa, berdinen artean eta ikasle-tutorearen artekoa) eta ezagutzaren eraikuntza (bakarka edo kooperatiboa).[3]

Ikas-irakaskuntza modu konbinatu honek internetek eskaintzen dituen aukeraz gain, irakasle zein ikasleen presentzia fisikoa eskatzen du, Ikasleentzako abantailen artean: motibazioa, ezagutza-komunitate interaktiboak sortzen dira, bakarkako lana zein taldekoa lantzen dira, autonomia eta denboraren kudeaketa hobea.[4]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Ibáñez, Jesús Salinas; Crosetti, Bárbara de Benito; Garcías, Adolfina Pérez; Cervera, Mercè Gisbert. «Blended learning, más allá de la clase presencial» RIED. Revista Iberoamericana de Educación a Distancia 21 (1): 195–213. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) Pina, Bartolomé; Ramón, Antonio. (). Blended learning. Conceptos básicos. ISSN 1133-8482. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  3. (Gaztelaniaz) Morán, Lourdes. (2012-03-20). «Blended-learning. Desafío y oportunidad para la educación actual.» Edutec. Revista Electrónica de Tecnología Educativa (39): a188–a188.  doi:10.21556/edutec.2012.39.371. ISSN 1135-9250. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  4. Llorente, Oihane. (2018). Gizarte zientziak ikasgaia Blended Learning ereduarekin lantzeko proposamena.  doi:http://hdl.handle.net/10810/28704. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).

Ikus, gainera

  • E-learning
  • Gaitasun Dgitala

Kanpo estekak

  • Monique Markoff - TEDx Talks - Blended Learning and the Future of Education (2014)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q869010
  • Commonscat Multimedia: Blended learning / Q869010

  • Identifikadoreak
  • GND: 1044874414
  • NKC: ph323765
  • Wd Datuak: Q869010
  • Commonscat Multimedia: Blended learning / Q869010