Hirugarren Federazioa

Artikulu hau Gaur egungo 3. mailari buruzkoa da; Desagertutako 3. maila gaitzat duena beste hau da: «Espainiako futbol ligako hirugarren maila»
Hirugarren Federazioa
Tercera Federación
Antolatzailea Liga Nacional de Fútbol Profesional
Konfederazioa UEFA
Sorrera 2021-22
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Taldeak 320
Maila 5
Igoera Bigarren Federaziora
Jeitsiera Erregionalera
Txapelduna IV multzoa (2024):
Euskal Herria Vitoria
XV multzoa (2024):
Euskal Herria Subiza
XVI multzoa (2024):
Errioxako Autonomia Erkidegoa U.D. Logroñés "B"
Webgunea www.lfp.es


Hirugarren Federazioa (gaztelaniaz: Tercera Federación) txapelketa ez profesionala da, Espainiako futbol liga txapelketaren bosgarren maila. Bigarren Federazioaren eta Erregional Preferentearen arteko maila da, beraz. 2021/2022 izan zuen aurreneko denboraldia. Sorreran, RFEF hirugarren maila (gaztelaniaz: Tercera División RFEF) zuen izena.

Historia

2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek igoera play-offak jokatu zituzten elkarren artean eta bakarra igo zen Bigarren B mailara. Ez zen jaitsierarik izan baina azpiko mailetatik taldeak igo ziren, IV taldean probintzia bakoitzeko bana eta XV multzoan Lehen Autonomikotik hiru[1]. Horren ondorioz talde kopurua handitu egin da 2020-21 denboraldirako eta txapelketak egitura berezia hartu zuen. Bi fasetan jokatu zen. Lehenengo fasean 11 taldetako bi multzo osatu ziren. Bigarren fasean multzo bakoitzeko hiru talde onenek igoera fasea jokatu zuten eta azkenengo bostek jaitsiera fasea.

Bigarren B maila desagertu zen, eta haren tokian bi maila berri sortu ziren: Lehen Federazioa (Espainiako liga sisteman hirugarrena) eta Bigarren Federazioa (Espainiako liga sisteman laugarrena).

Antolaketa

Hirugarren mailako multzoak

Ordura arteko Hirugarren mailak zituen multzo berak mantendu zituen. Euskal taldeak hiru multzotan zeuden kokatuta:

Multzo bakoitzeko txapelduna Bigarren Federaziora igotzen da, 2. eta 5. postuen artean jokaturikoek igoera play-offak jokatzen dituzte. Azken bostek maila galtzen dute. Horretaz gain aurreneko biak Errege Kopa jokatzeko sailkatzen dira.

Txapeldunak

Denboraldia IV multzoa XV multzoa XVI multzoa
2021-22 Euskal Herria Dep. Alaves B Euskal Herria Atlético Cirbonero Errioxako Autonomia Erkidegoa Arnedo
2022-23 Euskal Herria Barakaldo Euskal Herria Valle de Egüés Errioxako Autonomia Erkidegoa Náxara
2023-24 Euskal Herria Vitoria Euskal Herria Subiza Errioxako Autonomia Erkidegoa U.D. Logroñés "B"

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La Segunda B y Tercera tendrán ascensos pero no descensos» La Vanguardia 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q100486967
  • Wd Datuak: Q100486967
  • i
  • e
  • a
Espainiako futbol txapelketak
Espainiako Liga (Gizonezkoak)
Lehen maila • Bigarren maila
Lehen Federazioa • Bigarren Federazioa • Hirugarren Federazioa • Erregional mailak
Desagertuak: Bigarren B maila (†) • Hirugarren maila (†)
---------------
Espainiako Kopak (Gizonezkoak)
---------------
Emakumezkoen txapelketak