Hibernian FC

Hibernian Football Club
Ezizena(k)Hibs, The Cabbage
Sorrera1875
Futbol zelaiaEaster Road
edukiera: 20.421 lagun
inaugurazioa: 1893 (2010an berriztua)
PresidenteaAmeriketako Estatu Batuak Ronald Gordon
EntrenatzaileaIngalaterra Lee Johnson
LigaEskoziako lehen maila
2022-235.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak

Hibernian Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Edinburgh hiriburuko Leith auzokoa. Eskoziako lehen mailan jokatzen du. Eskoziako 4 Liga eta 8 Kopa eskuratu ditu. Etxeko partiduak Easter Road estadioan jokatzen ditu.

Historia

Taldea 1875ean eratu zuten Cowgate kalean bizi ziren inmigrante irlandarrek. Hortik bere izena, Hibernia baita Irlandaren izen klasikoa. Hasieratik bertatik lortu zituen tituluak, liga bat eta bi kopa.

Bigarren aro bikaina Bigarren Mundu Gerraren ondoren iritsi zen hiru Liga berri irabazi baitzituen. 1956an Europako Kopako final erdietara iritsi zen eta Stade de Reimsek kanporatu zuen. 1961ean Hirietako Ferien Kopan ere final erdietara iritsi zen eta oraingoan AS Roma izan zen borreroa.

XXI mendean Eskoziako talde onenetakoa izan den arren 2014an maila galdu zuen. Bigarren mailan egonik ere 2016an Kopa irabaztea lortu zuen eta Ligako Kopako finala ere jokatu zuen.

Irabazitako txapelketak

Eskozian: 10

  • Eskoziako Liga (4): 1903, 1948, 1951, 1952.
  • Eskoziako Kopa (3): 1887, 1902, 2016.
  • Eskoziako Ligako Kopa (3): 1972, 1991, 2007.

Nazio artean: 0

  • Europako Kopa (0): finalerdiak 1956an.
  • Hirietako Ferien Kopa (0): finalerdiak 1961ean.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q192597
  • Commonscat Multimedia: Hibernian F.C. / Q192597

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 129082228
  • LCCN: n85341485
  • Wd Datuak: Q192597
  • Commonscat Multimedia: Hibernian F.C. / Q192597