Henri Troyat
Henri Troyat | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
1959ko maiatzaren 21a - 2007ko martxoaren 2a ← Claude Farrère - Jean-Christophe Rufin → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Лев Асланович Тарасов | ||
Jaiotza | Mosku, 1911ko azaroaren 1a | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia | ||
Talde etnikoa | Armeniarra | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Heriotza | Parisko 17. barrutia eta Paris, 2007ko martxoaren 3a (95 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Pasteur (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, historialaria, gidoilaria eta biografoa | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Frantses Akademia | ||
Izengoitia(k) | Henri Troyat | ||
Genero artistikoa | saiakera biografia antzezlana eleberria short novel (en) | ||
henritroyat.fr | |||
|
Henri Troyat (Mosku, 1911ko azaroaren 1a - Paris, 2007ko martxoaren 2a), Lev Aslanovitx Tarassov (errusieraz: Лев Асланович Тарасов) jaioa, jatorriz errusiarra zen idazle frantsesa izan zen. 1917an Frantziara iritsi zen familiarekin batera, Urriko Iraultzatik ihesi. Puxkin, Dostoievski, Tolstoi, Lermontov eta beste idazle errusiar batzuk aztertu zituen sakon. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, ospe handia lortu zuen Tant que la terre durera (1947, Lurrak irauten duen artean); Le sac et la cendre (1949, Zorroa eta errautsa); eta Étrangers sur la terre (1950, Arrotzak Lurrean) trilogiari esker. Historia aztertzen zuten beste liburu batzuk argitaratu zituen ondoren: La lumière des justes (1959-1963, Zintzoen argia) eta Les Eygletières (1965-1967, Eygletièreak). Alexandre I, le sphinx du Nord (1981, Alexandro I.a, Iparraldeko esfingea) izan zen egilearen azken biografia-lana.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Troyat |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q193674
- Multimedia: Henri Troyat / Q193674