Georges Perec

Georges Perec

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParisko 19. barrutia, 1936ko martxoaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaIvry-sur-Seine, 1982ko martxoaren 3a (45 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Paulette Perec (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Claude-Bernard (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta, saiakeragilea, literatura-kritikaria, crossword creator (en) Itzuli, dokumentalista eta film screenwriter (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Renaudot saria  (1965)
    Medicis saria  (1978)
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en) Itzuli
Oulipo

IMDB: nm0673007 Allocine: 2361 Allmovie: p227480
Discogs: 1518232 Find a Grave: 7661 Edit the value on Wikidata

Georges Perec (Paris, 1936ko martxoaren 7a - Ivry-sur-Seine, 1982ko martxoaren 3a) frantziar idazlea izan zen, anitzen ustez XX. mendeko interesgarri eta irudimentsuenetako bat.[1] Oulipoko kide 1967tik aurrera, jolas moduan murriztapen formalak, literarioak edo matematikoak erabiltzen ditu bere lanetan.

Bizitza

Georges Perec Parisen jaio zen, 1936ko martxoaren 7an. Gurasoak, Icek Peretz eta Cyrla Szulewicz, poloniar jatorriko juduak ziren, Soziologiako ikasketak egin ondoren, 1961-1978 bitartean dokumentalista izan zen CNRS edo Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunean.

1965. urtean egin zen ezagun Gauzak, 60etako istorio bat (Les Choses. Une histoire des années soixante) eleberriari esker, kontsumo-gizartearen abiapuntuan kokatzen dena. Lehenbiziko lan horrek oinarri autobiografiko nabarmena du. Jeromek eta Sylviek osatutako bikotea du protagonista; soziologia ikasitakoak dira biak, Georges Perec eta haren emazte Paulette Petras bezala; eta biak, Perec eta Petras bezala, Sfaxera doaz denboraldi bat pasatzera, Tunisiara.[2]

Georges Perec-en La disparition nobelaren omenez jarritako plaka "lipogramatikoa".

1967an Gizon bat lotan (Un homme qui dort) argitaratu ostean, esperimentalismora lerratu zen. Raymond Queneauk eta François Le Lionnaisek sortutako Oulipo (Ouvroir de littérature potentielle) tailerreko kide behinenetako bat izan zen. 1969an, La disparition argitaratu zuen, e bakar bat gabe idatzitako eleberria, eta 1972an haren kontrapuntua, Les revenentes, e beste bokalik erabili gabe idatzitakoa. La vie, mode d'emploi, haren lanik ezagunena eta, aditu askoren ustez, haren obraren gailurra, 1978an argitaratu zuen.[2]

Lanak

  • Les Choses. Une histoire des années soixante (éditions Julliard, 1965, Renaudot saria) Euskarara ekarria: Gauzak, 60etako istorio bat (Igela), itzultzailea Itziar Diez de Ultzurrun.[2]
  • Quel petit vélo à guidon chromé au fond de la cour ? (Denoël, 1966)
  • Un homme qui dort (Denoël, 1967). Euskarara ekarria: Gizon bat lotan (Igela), itzultzailea Juan Luis Agirre.[2]
  • La Disparition (Denoël, 1969)
  • Petit traité invitant à la découverte de l'art subtil du go (Christian Bourgois, 1969) (Pierre Lusson eta Jacques Roubaudekin batera)
  • Les Revenentes (éditions Julliard, 1972)
  • Die Maschine (Reclam, Stuttgart 1972) (Eugen Helmléren laguntzarekin)
  • Oulipo. Créations, Re-créations, récréations (Gallimard, 1972) (Raymond Queneau, Paul Fournel eta Oulipo taldearen laguntzarekin)
  • La Boutique obscure. 124 rêves (Denoël, 1973)
  • Espèces d'espaces (Galilée, 1974)
  • Ulcérations (Bibliothèque oulipienne, 1974)
  • W ou le Souvenir d'enfance (Denoël, 1975)
  • Tentative d'épuisement d'un lieu parisien, UGE, 1975
  • Alphabets. Cent soixante-seize onzains hétérogrammatiques, (Galilée, 1976)
  • Je me souviens. Les choses communes I, (Hachette, 1978)
  • La Vie mode d'emploi (Hachette, 1978, Médicis saria)
  • Les mots croisés, (Éditions Mazarine, 1979)
  • Un cabinet d'amateur. Éditions Balland, 1979)
  • La Clôture et autres poèmes (Hachette Livre, 1980)
  • Récits d'Ellis Island. Éditions du Sorbier, 1980) Robert Boberren laguntzarekin)
  • Théâtre I (Hachette, 1981)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Olano Carlos, Ion. Bizitza bizitzeko eskuliburua. Berria, 2012ko maiatzak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  2. a b c d Zabala, Juan Luis. Georges Perec, hastapenetan. Berria, 2014ko ekainak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q157303
  • Commonscat Multimedia: Georges Perec / Q157303

  • Wd Datuak: Q157303
  • Commonscat Multimedia: Georges Perec / Q157303