GIS

Gasteizko aireportuaren zarata gauez, QGIS aplikazioan.

Geografia-informazioko sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa duen informazioa digitalizatzea, datu-baseetan gorde eta antolatzea, analisi geografikoak egitea eta emaitzak mapen bidez irudikatzea da. Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtualen sorrera, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.

Informazio geografikoa (lurraldearen informazioa) era antolatuan gorde, kudeatu eta analizatzeko sistema, software, hardware, datu eta teknikari espezializatuz osatua eta lurralde-arazoei konponbidea ematen laguntzeko erabiltzen dena.

GISak ondoko moduluez osaturik daude: informazioaren sarrera; datu-basearen gordetzea eta antolaketa; analisi geografikoa; eta emaitzen adierazpen grafikoa.

GISek maneiatzen duten informazioak formatu berean eta euskarri berean (era digitalean) egon eta erreferentzia-sistema komuna izan behar du erabilgarria izan dadin. GISak gordetzen duten informazioa hainbat iturritatik etor daiteke: teledetekzioa, kartografia, datu demografiko edo klimatikoak, lurraldearen eredu digitalak, etab.

Aplikazio-eremu zabala dute, hala nola arkeologia, lurraldearen antolakuntza, kartografia, edota soziologia.

Ikus, gainera

  • Geografia

Kanpo estekak

  • EAEko lurralde-informazioa ikusi eta jeisteko sistema
  • NFEko lurralde-informazioa ikusi eta jeisteko sistema
  • Gipuzkoak datu espazialen azpiegitura
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q483130
  • Commonscat Multimedia: Geographic information systems / Q483130

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX667435
  • BNF: 121806943 (data)
  • GND: 4261642-6
  • LCCN: sh90001880
  • NDL: 00933031
  • NKC: ph114617
  • AAT: 300263887
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D040362
  • Wd Datuak: Q483130
  • Commonscat Multimedia: Geographic information systems / Q483130