Frieda Hughes
Frieda Hughes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1960ko apirilaren 1a (64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Ted Hughes |
Ama | Silvia Plath |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Central Saint Martins (en) ![]() Bedales School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, idazlea eta haur literatura idazlea |
Frieda Hughes (Londres, 1960ko apirilaren 1a) jatorri britainiarreko eta nazionalitate australiarreko artista da, poeta eta margolaria. Haurrentzako zenbait liburu, bi poesia-bilduma eta eleberri bat argitaratu ditu.[1]
Biografia
Frieda Hughes Sylvia Plath eta Ted Hughes poeta bikotearen alaba da. Hiru urte besterik ez zituen bere amak bere buruaz beste egin zuenean, eta herentzia astun horrekin bizitzen ikasi behar izan du. Ondorioz, bere lanak maiz islatzen du bere amaren poesiaren bidez sortutako gurtza.[2]
Hala, bere poema propioez baliatu zen zinemagileak eta “amaren heriotzaren aurrean distraitzen ziren kakahuete-irensleak” kritikatzeko. 2003an, bereziki, My Mother izeneko poema bat idatzi zuen, non BBCk ekoitzitako film bati eraso egin zion, eta zinegileei leporatu zien ama produktu komertzial bihurtzen saiatu izana. Beraz, bere gurasoen bizitza fikzioan jartzearen aurka agertu izan da beti, sistematikoki uko egin izan dio zinemagileei edo biografoei laguntzeari, eta Sylvia Plath amaren poemak filmetan erabiltzea debekatu izan du. Ted Hughes aita hil ondoren, 1998an, haren bigarren emazte Carolen aurkako borroka juridikoari ekin zion bere literatura-herentziaren kontrola lortzeko.
1988an, Australiara joan zen bizitzera, eta, 1992an, nazionalitate australiarra hautatu zuen. Aita hil zenetik, ordea, Londresen bizi da senarrarekin, Laszlo Lukacs jatorri hungariarreko margolariarekin.
Lana
Margolari gisa, Frieda Hughesek erakusketa ugari egin izan ditu Australian, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, eta Londresko Royal Academy saria eman zioten bere olio-pinturei.[3]
Halaber, ilustratzailea eta haur-literaturako idazlea da. The New Yorker, Paris Review eta London Magazine aldizkarietan argitaratu izan ditu bere lanak.
Bere lanak giza harremanen eta naturaren esplorazio poetikoa dira. Bere lehen poema bilduma, Wooroloo, 1997an argitaratu zen, eta bigarrena, Waxworks, 2003an.
Idatzizko lanak
- The Thing in the Sink, 1992. Frantseserako itzulpena: Nathalie M.-C. Laverroux, La Chose du Lavabo, Paris, Pocket, 1996.
- Wooroloo, 1997
- Stonepicker, 2001
- Waxworks, 2003
- Forty-Five, 2006
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Sare sozialak :
- Ingelesez
- Frieda Hughesen orri ofiziala
- Frieda Hughes Smith College-en gunean
- My Mother poemari buruzko artikulua Guardianen gunean
- Audioliburuak
Datuak: Q1061744