Felix Markiegi

Felix Markiegi
Bizitza
JaiotzaDeba, 1905eko irailaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBahía Blanca, 1946ko abuztuaren 6a (40 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Polentzi Markiegi Olazabal
    Jose Markiegi
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, apaiz katolikoa eta idazlea
Izengoitia(k)Peli Markiegi eta Markiegi´tar Peli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 531

Felix Markiegi Olazabal (izengoitia: Peli Markiegi edo Markiegi´tar Peli ; Deba, Gipuzkoa, 1905eko irailaren 23a - Bahia Blanca, Argentina, 1946ko abuztuaren 6a) gipuzkoar olerkari eta antzerkigilea izan zen.

Biografia

Comillasen egin zituen eliz ikasketak eta 1930ean apaiz egin zen. Argentinara jo zuen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean: bere bi anaia, Jose idazlea eta Polentzi Debako alkatea biak exekutatu zituzten frankistek eta bazuen beraz, motiborik, erbesteratzeko.

Argia, Yakintza eta Buenos Airesko Euzko Deya agerkarietan idatzi zuen. Seme Ondatzaillea da Markiegiren antzerkilan nagusia, hitz neurtuz egina eta Antzerti aldizkarian argitaratu zutena, 1936an. Harenak dira, halaber, Eukaristiaren martiri, antzerkia eta Ama onaren abestia (1959), Jaunaren ots biguña (1959) eta Otoitza (1959) olerkiak.

Lanak

Poesia

  • Latsurregitarrak (2005, Hiria)

Antzerkia

  • Seme ondatzaillea. Lau ekitalditan (1936, López Mendizabal)

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Peli Markiegi literaturaren zubitegian

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12257820