Estrigido

Estrigido
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaStrigiformes
Familia Strigidae
Vigors, 1825
Azpibanaketa
25 inguru, ikusi testua

Estrigidoak (Strigidae) Strigiformes ordenako hegazti harrapari gautarren familia bat dira. Hontz-espezie batzuk eta mozoloak, adibidez, familia honetakoak dira. Gauez ibiltzeko moldatuta daude, baina Tytonidae familiako beste hontza-espezie batzuk baino gutxiago. Buru handia dute, eta bi begiak, oso handiak, posizio frontalean daude, hegazti gehienetan ez bezala; horri esker, estrigidoek ikusmen binokularra dute.

Burua oso mugikorra da, eta 270° biratu daiteke. Entzumena ere oso zolia da, eta barne-belarriko kanalak posizio desberdinean daude; hala, soinua aldi berean iristen da bi belarrietara, eta horrek aukera ematen die soinuaren iturria zehatz-mehatz kokatzeko.

Ornogabeak eta ornodun txikiak jaten dituzte. Digestioa amaitu ondoren, harrapakinen parte digerigaitzak ahoratu egiten dituzte bola bat eginda. Oso banaketa kosmopolita dute; mundu osoan bizi dira, Antartikan izan ezik.

Generoak

Nazioarteko Kongresu Ornitologikoaren arabera (2.7 bertsioa, 2011), familia 25 generotan banatua dago, eta 203 espezie bizi ditu.

  • Otus, 46 espezie.
  • Megascops, 26 espezie.
  • Pyrroglaux, espezie bat: Pyrroglaux podargina.
  • Gymnoglaux, espezie bat: Gymnoglaux lawrencii.
  • Ptilopsis, 2 espezie.
  • Mimizuku, espezie bat: Mimizuku gurneyi.
  • Bubo, 19 espezie.
  • Ketupa, 3 espezie.
  • Scotopelia, 3 espezie.
  • Strix, 20 espezie.
  • Jubula, espezie bat: Jubula lettii.
  • Lophostrix, espezie bat: Lophostrix cristata.
  • Pulsatrix, 3 espezie.
  • Surnia, espezie bat: Surnia ulula.
  • Glaucidium, 28 espezie.
  • Xenoglaux, espezie bat: Xenoglaux loweryi.
  • Micrathene, espezie bat: Micrathene whitneyi.
  • Athene, 3 espezie.
  • Heteroglaux, espezie bat: Heteroglaux blewitti.
  • Aegolius, 4 espezie.
  • Ninox, 27 espezie.
  • Uroglaux, espezie bat: Uroglaux dimorpha.
  • Pseudoscops, 2 espezie.
  • Nesasio, espezie bat: Nesasio solomonensis.
  • Asio, 6 espezie.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26012
  • Commonscat Multimedia: Strigidae / Q26012
  • Wikispecies Espezieak: Strigidae

  • Identifikadoreak
  • BNF: 121245607 (data)
  • LCCN: sh85128727
  • NKC: ph487827
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • ADW: Strigidae
  • BOLD: 1493
  • Dyntaxa: 2002091
  • EOL: 8660
  • Fauna Europaea: 10808
  • GBIF: 9348
  • ITIS: 177854
  • NCBI: 30459
  • Paleobiology Database: 39403
  • WoRMS: 196062
  • Xeno-canto: strigidae
  • Wd Datuak: Q26012
  • Commonscat Multimedia: Strigidae / Q26012
  • Wikispecies Espezieak: Strigidae