Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Espasmoa giharren nahi gabeko kontrakzioa, gorputzaren anomalia batek edo beste alterazio batek eragindakoa.[1]
Bi motatakoak izan daitezke karranpak: atsedenean gertatzen direnak eta ariketa bat egitean gertatzen dena. Atsedenean gertatzen diren karranpak hotzaren ondorioz gertatu ohi dira (gauez batez ere), edo ariketa fisikoak egin ondoren; era honetako karranpa sendatzeko karranparen jatorria aztertu beharra dago tratamendu egokia aurkitzeko. Mugimendua denean gertatzen diren karranpak gorputz adarretara behar adina oxigeno iristen ez delako gertatzen dira; karranpa horiek sendatzeko atsedena eta masajeak egokiak dira.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-7-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
↑(Gaztelaniaz)Diccionario de medicina: espasmo. Editorial Complutense.