Enekoitz Azparren

Enekoitz Azparren

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDonostia, 2002ko otsailaren 5a (22 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaMikel Azparren
Anai-arrebak
ikusi
  • Xabier Mikel Azparren
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Laboral Kutxa-Fundación Euskadi 2021-2022
Euskaltel-Euskadi 2023-
 
Parte-hartzailea
  • 2021 UCI World Ranking (en) Itzuli (1.819.)
    2021 UCI Europe Tour (en) Itzuli (1.250.)
    2022 UCI World Ranking (en) Itzuli (1.749.)
    2022 UCI Europe Tour (en) Itzuli (1.146.)
    2023 UCI World Ranking (en) Itzuli (1.430.)

Enekoitz Azparren Irurtzun (Donostia, 2002ko otsailaren 5a), txirrindulari gipuzkoarra da.

Kirol ibilbidea

Azparrendarrek txirrindularitzarekin lotura hestua daukate, aita Mikel Azparren afizionatuetan aritu zen eta anaia Xabier Mikel profesionala da 2021etik aurrera Euskaltel-Euskadi taldean.[1] Umetan hasi zen Donosti Berri Txirrindula Eskolan lehenbiziko pausuak ematen.

Juniorretan, Laboral Kutxa-Fundación Euskadi taldean egon zen, Jorge Azanza kirol zuzendariarekin. Errodatzaile ona, Euskal Herriko hainbat probatan gailendu zen, bai eta pistako zenbait lasterketetan ere.

2021ean, Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen eta hirugarren sailkatu zen Espainiako erlojupeko txapelketan (23 urtez azpiko mailan). 2022ko denboraldian, Euskal Herriko txapelketa eskuratu zuen[2] eta Euskaldun Txapelketako probetan ere nabarmendu zen. Abuztuan, Etorkizuneko Tourrean parte hartu zuen.

2023an profesionaletara pasatu zen Euskaltel-Euskadi taldean, non Xabier Mikel anaiarekin bat egin zuen.[3]

Palmaresa

2019

  • Gipuzkoako erlojupeko txapelketa (junior)

2020

  • 3. Gipuzkoa Klasikan

2021

2022

Taldeak

  • Euskaltel-Euskadi (2023-)

Erreferentziak

  1. Azparren anaiak laranja kolorez
  2. Enekoitz Azparren (Laboral Kutxa) Euskal Herriko txapelduna
  3. Eskutik helduta elitean gozatzera

Kanpo estekak

  • Enekoitz Azparren - ProCyclingStats
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113574347
  • Commonscat Multimedia: Enekoitz Azparren / Q113574347

  • Wd Datuak: Q113574347
  • Commonscat Multimedia: Enekoitz Azparren / Q113574347