Edith Nesbit

Edith Nesbit

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdith Nesbit
JaiotzaLondres eta Kennington (en) Itzuli, 1858ko abuztuaren 15a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew Romney, 1924ko maiatzaren 4a (65 urte)
Hobiratze lekuaSt Mary in the Marsh
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJohn Collis Nesbit
Ezkontidea(k)Hubert Bland
Anai-arrebak
ikusi
  • Mary Nesbit
Familia
ikusi
  • Rosamund Edith Nesbit Bland (en) Itzuli ()
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literatura idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Railway Children (en) Itzuli
KidetzaFabian Society
Izengoitia(k)Nesbit

edithnesbit.co.uk
IMDB: nm0626334 Musicbrainz: f703fab6-2ae0-47da-9fb8-268439a79412 Discogs: 4285188 Find a Grave: 7272245 Edit the value on Wikidata

Edith Nesbit (Londres, 1858ko abuztuaren 15a - New Romney, 1924ko maiatzaren 4a) idazlea eta poeta ingelesa izan zen.

Biografia

Sei anai-arrebetan gazteena izan zen. Ingalaterra, Espainia eta Frantzian zehar bidaiatu zen.[1]

Hubert Bland politikari sozialistarekin ezkondu zen 21 urterekin eta 5 ume izan zituzten.

"Fabian Society" Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, bere senarrarekin batera.

Jende aurrean erretzen zuen lehen emakumeetako bat izan zen.

Biriketako minbiziarengatik hil zen.

Idazle lana

Batez ere, umeentzako liburu ugari idatzi zituen, umorez beteak eta estilo oso berritzailearekin (gai arruntak elementu magikoekin nahastuz), baina beste lan ugari ere idatzi zituen: beldurrezkoak, erromantzeak, poesia, propaganda sozialista, antzezlanak eta beste lan batzuei egindako aipamen eta iruzkinak.

Edith Nesbiten lanak beste idazleen inspirazio iturri ere izan ziren, esate baterako, C.S. Lewis, Narniako kronikak idatzi zituena; J. K. Rowling, Harry Potter protagonista daukan bildumaren egilea; Diana Wynne Jones; P. L. Travers; edota Edward Eager.

Lan hautatuak[2]

  • The Story of the Treasure Seekers, 1899.
  • Five Children and it, 1902.
  • The Story of the Amulet, 1906).
  • The Magic City, 1920.
  • The Phoenix and the carpet, 1904.
  • The last of the dragons, 1980.
  • The Enchanted Castle, 1907.
  • Man-Size in Marble, 1887.
  • The House With No Adress, 1909.
  • Railway Children, 1906.
  • Grim Tales, 1893.

Erreferentziak

  1. Moore, Doris Langley-Levy. (1966). E. Nesbit; a biography. Philadelphia: Chilton Books.
  2. E.Nesbit. In ISFDB. .

Kanpo estekak

  • Edith Nesbit and The Railway Children
  • http://www.gutenberg.org/author/Edith_Nesbit doako liburu elektronikoak.
  • https://web.archive.org/web/20050716013423/http://www.geocities.com/duendesamed/ Edith Nesbiten “Five Children and It” eleberrian oinarritutako anime lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q231708
  • Commonscat Multimedia: Edith Nesbit / Q231708

  • Wd Datuak: Q231708
  • Commonscat Multimedia: Edith Nesbit / Q231708