Butes

Greziar mitologian, Butes hainbat pertsonairen izena da.

Butes, argonauta

Butes atikar bat zen, Teleonte eta Zeuxiperen semea. Zeuxipe. Eridano ozeanidaren alaba zen. Butes izeneko hau, argonautei batu zitzaien.

Bertsioren batek (Eustakio, Homerori buruz xiii.43) Poseidonen seme ere egiten zuen, eta, esaten zenez, argonautak sirenen ondotik igaro zirenean Orfeo kantu bat jotzen hasi zen, uhandreen kantuaren eragina ahultzeko, baina bakarrik Butesek jauzi egin zuen itsasora. Baina Afroditak salbatu zuen, Lilibeara (Sizilia) eramanez, non, jainkosa honekin Erix eta Polikaonen aita izan zen.

Butade edo Eteobutadeen familia atikoak, bere jatorria, Butes izeneko pertsonaia honetan aurkitzen zuen, eta, Akropoliko Erekteionean, bere omenezko aldare bat zegoen, paretak, familiaren historiako eskenak irudikatzen zituzten margoekin apainduak zituena.

Iturriak

  • Apolodoro i.9 §§16, 25
  • Higinio Fabulak 14
  • Harpokrazion Etym'. M. cit. Hesikio
  • Orfeo Argonautika, 138
  • Pausanias i.26 §§ 5, iv.2 §1
  • Valerio Flaco i.394

Butes, Naxosen sortzailea

Diodoro Sikuloren arabera (iv.70,83, v.50) Butes traziar bat zen Boreas haize jainkoaren semea. Azpijokoa egin zuen bere anaia Likurgoren aurka, eta, beraz, bere aitak, herbesteratzea behartu zuen. Modu honetara, Strongyle izeneko uhartera joan zen kolono talde batekin, ordutik, Naxos deitua. Berak eta bere lagunek emakumerik ez zutenez, erasoak egiten zuten bahitzeko, eta, honela, Tesaliara heldu ziren, non, eurengandik ihes egin zuten menade batzuk ustekabean harrapatu zituzten. Edonola ere, Butesek Koronis bahitzea lortu zuen. Honekin, beranduago, Hipodamia izango zuen. Baina Koronisek, Butesekin haserretua hain modu lotsagabean bahitua izateagatik, Dionisoren laguntza aldarrikatu zuen, Butes erotu zuena. Honela, honek, putzu batetara bota zuen bere burua eta hil egin zen.

Butes, apaiza

Apolodororen arabera (iii.14 §8, 15 §1) Butes atenastar bat zen, Pandion eta Zeuxiperen semea, Atenea eta Poseidon Erekteoren apaiz bihurtu zena, bere aita hil ondoren, bere anaia Erekteok Atenasko tronua heredatzen zuen bitartean. Butes Ktoniarekin ezkondu zen, Erekteoren alabarekin.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

  • Eneasen soldaduetako bat Italian, Kamilak hil zuena (Virgilio Eneida xi.690).
  • Ankisesen ezkutari eta senidea (Virgilio Eneida ix.648).
  • Soldadu bat Zazpiak Tebasen aurkako armadan, Hemonek hil zuena (Estazio Tebaida 8.484).
  • Ovidiok (Metamorfosiak vii.500) beste Butes bat aipatzen du, baina ez du pertsonaia honi buruzko xehetasun gehiagorik ematen.