Britainiar Faxistak

Britainiar Faxistak
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaErresuma Batua
IdeologiaBritish fascism (en) Itzuli, royalism (en) Itzuli, Kontserbadurismo nazionalista eta criticisms of socialism (en) Itzuli
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Agintea
LehendakariaRotha Lintorn-Orman (en) Itzuli, Leopold Ernest Stratford George Canning, 4th Baron Garvagh (en) Itzuli, R.B.D. Blakeney (en) Itzuli eta William Joyce (en) Itzuli
Historia
Sorrera1923ko maiatzaren 6a
Desagerpena1934

Britainiar Faxistak (ingelesez, British Fascists, 1924ra arte, British Fascisti) Erresuma Batuko izenez faxista zen lehen erakunde politikoa izan zen. Hala ere, taldeak ideologia-batasun txikia izan zuen, antisozialismoaz aparte, eta kontserbadorismoarekin lotura estua izan zuen.[1] William Joyce, Neil Francis Hawkins, Maxwell Knight eta Arnold Leese izan ziren mugimenduan parte hartu zutenetako batzuk.

1923ko maiatzaren 6an sortu zuen Rotha Lintorn-Ormanek, mugimendu erabat faxista bat zuzendu zuen emakume bakarretakoa. 1927an, uniformetzat hartu zituzten alkandora urdinak. Hasieran plataforma politiko mugatua zuten, baina faxismo italiarrari lagundu zioten 1931tik [2] 1934an desagertu zen arte.

Erreferentziak

  1. British Fascisti Topical Budget 690-2. .
  2. Benewick 1969.

Bibliografia

  • Benewick, Robert (1969). Political Violence & Public Order: A Study of British Fascism (en inglés). Allen Lane. ISBN 978-0713900859. 
  • Thurlow, Richard C. (1987). Fascism in Britain: A History, 1918–1985 (en inglés). Blackwell. ISBN 978-0-631-13618-7. 

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4381956
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3995147270418435700002
  • Wd Datuak: Q4381956