Bogdan Filov
Bogdan Filov | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||||||
1942ko apirilaren 11 - 1943ko irailaren 14a ← Bogdan Filov - Petur Gabrovski (en) →
1942ko apirilaren 11 - 1943ko irailaren 14a
1941eko otsailaren 4a - 1941eko otsailaren 15a
1940ko otsailaren 15a - 1942ko apirilaren 11 ← Georgi Kyoseivanov (en) - Bogdan Filov →
1938ko azaroaren 14a - 1942ko apirilaren 11
1937 - 1944 | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Stara Zagora, 1883ko apirilaren 10a | ||||||||||||
Herrialdea | Bulgaria | ||||||||||||
Heriotza | Sofia, 1945eko otsailaren 2a (61 urte) | ||||||||||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Ezkontidea(k) | Evdokia Peteva-Filova (en) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Sofiako Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea Würzburgeko Unibertsitatea | ||||||||||||
Hizkuntzak | alemana bulgariera ingelesa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | antropologoa, arte-historialaria, arkeologoa, historialaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Sofiako Unibertsitatea | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Alemaniar Arkeologia Institutua Zientzien Bavariar Akademia Göttingengo Zientzien Akademia Bulgarian Academy of Sciences (en) Austrian Archaeological Institute (en) | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||||||||||
Bogdan Dimitrov Filov (bulgarieraz: Богдан Димитров Филов; Stara Zagora, 1883ko apirilaren 10a - Sofia 1945eko otsailaren 2a) bulgariar arkeologo, arte historialari eta politikoa izan zen. Eskuin muturrekoa, Bulgariako lehen ministro izan zen Bigarren Mundu Gerra garaian, 1940 eta 1943 artean, eta Berlin-Erroma ardatzarekin bat egin zuen
Bizitza
Bogdan Dimitrov Filov Stara Zagoran jaio zen, 1883ko apirilaren 9an, baina Alemaniar Inperioan jaso zuen heziketa, Leipzig, Friburgo eta Würzburgen. 1906ko maiatzaren 1ean Sofiako Museo Arkeologiko Nazionalean hasi zen lanean. 1907tik 1909ra, arkeologia eta numismatika ikasi zuen Bonn, Paris eta Erroman. 1918an, Trebenixta aurkitu zuten, Peresadiesko nekropoli bat, urre eta burdinazko aztarna ugari zituena.
1910-1920 bitartean, Museo Arkeologiko Nazionalaren zuzendari izan zen. 1912an, Jambol probintzia dagoen Kabile antzinako hiriaren lehen ikerketak egin zituen. 1920an, arkeologia eta artearen historiaren irakasle postua lortu zuen Sofiako unibertsitatean. Arkeologia katedra ezarri zuten bertan, eta Filovi esleitu zioten. 1937an, Bulgariako Zientzien Akademiako presidente egin zuten.
Politika ibilbidea
1939an, Herri Lanetako ministro egin zuten eta, germanofilo sutsua zenez, Bulgariako lehen ministro egin zuten 1940ko otsailaren 16an. Izan ere, Boris III.a erregea Ardatzerantz hurbildu nahian zebilen, III. Reicha Bigarren Mundu Gerrako garailea izanen zela baitzirudien. Hala ere, bai Boris III.ak, bai Filovek berak ere, garbi zuten ez zutela nahi Bulgaria SESB erraldoiaren aurka gerran sartzerik. Adolf Hitlerrek hertsaturik, 1941eko martxoan onartu zuten Mendebaldeko Aliatuei, alegia AEBri eta Erresuma Batuari, gerra deklaratzea[1].
1943ko abuztuan, Boris III.a hil zen eta, irailaren 9an, Filovek Ministro Kontseiluko presidente kargua utzi egin zuen, hiru erregeordeetako bat izatera pasatuz, Simeon II.a errege berria adinez txikia baitzen, 6 urte besterik ez zituen-eta. Neurri hau ez zetorren 1879ko konstituzioarekin bat, Nazio Asanblada Handia eratzea ezartzen baitzuen horretarako. Hala ere, legebiltzarrak onartu egin zuen.
1944an, Armada Gorria Bulgarian sartu ondoren, armistizioa sinatu zen SESBekin; orduan, Erregeordetza Kontseilua deuseztatu zuten eta, 1945eko otsailaren 2an, Filov, beste kideekin batera, epaitu eta hilarazi zuten.
Erreferentziak
- ↑ Bulgaria y la Segunda Guerra Mundial. bnr.bg (Noiz kontsultatua: 2017-8-28).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bogdan Filov |
- Datuak: Q463311
- Multimedia: Bogdan Filov / Q463311