Augustin Zubikarai Saria

Augustin Zubikarai Saria
Jatorria
Sortzailea(k)Ondarroa eta Elkar
Sorrera-urtea2001
Honen izena daramaAugustin Zubikarai
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Augustin Zubikarai nobela laburren saria Ondarroako udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai idazlearen omenean antolatzen duten literatur saria da.

Urteroko maiztasunez egiten da, nahiz eta hainbat urtetan epaimahaiak saririk ez ematea erabaki duen. Irabazten duen nobela laburra Elkar argitaletxearen eskutik argitaratua izateaz gain, egileak diruzko sari bat ere eskuratzen du. 2001ean hasi ziren ematen, lehen irabazlea Alberto Ladron Arana idazle iruñearra izan zelarik.

2010eko deialditik aurrera, saria formatuz aldatu zen, bi aldaketa nagusi egin zirelarik: alde batetik, saria beka bihurtu zen, dagoeneko bukatutako nobelak saritu beharrean proiektuak saritzea erabaki zelarik. Bestalde, genero aldaketa bat ere burutu zen, nobela laburretik eleberrira aldatuz.

Sarituen zerrenda

Erreferentziak

  1. Bi idazleren artean banatu da Augustin Zubikarai saria
  2. Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria
  3. Mikel Alvarez Sarriegik irabazi du XXI. Augustin Zubikarai nobela beka, ‘Euskalia’ proiektuagaz
  4. Lander Garro XX. Augustin Zubikarai sariaren irabazle
  5. Idoia Garzes Aldazabalek irabazi du Augustin Zubikarai saria
  6. Eneko Barberena arrasatearrak irabazi du Ondarroako Augustin Zubikarai nobela beka
  7. Xabier Etxeberria Garro zarauztarrak irabazi du Ondarroako Augustin Zubikarai nobela beka
  8. Katixa Agirreren nobela proiektuak irabazi du Augustin Zubikarai saria
  9. Miren Gorrotxategik irabazi du Augustin Zubikarai saria
  10. Jasone Osorok irabazi du Augustin Zubikarai nobela-beka
  11. Garazi Kamiok irabazi du Augustin Zubikarai nobela-beka
  12. Garbiñe Ubedak irabazi du Augustin Zubikarai nobela-beka
  13. Itxaso Araquek irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea
  14. Joxean agirrek irabazi du Augustin Zubikarai saria
  15. Iratxe Esnaolak irabazi dau Zubikarai nobela saria
  16. Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau nobela laburren Augustin Zubikarai lehiaketea
  17. Irati Jimenez mundakarra irabazle Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketan
  18. Julen Garikanopeñak irabazi du Augustin Zubikarai saria
  19. Ondarroako nobela laburren lehiaketan irabazle Morillo eta Irasizabal
  20. Alberto Ladron Aranak irabazi du nobela laburrentzako Augustin Zubikarai I. saria

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Iratxe Esnaola, 2009ko irabazle El Diario Vascon
  • Zubikarai Saria, Ondarroako udalaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254475
  • Wd Datuak: Q12254475