Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, antzerkiaren aldeko mezuak zabaltzen dira.

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna martxoaren 27an ospatzen da urtero. Egun horretan, mundu osoan antzerkiaren aldeko adierazpenak egiten dira, eta nazioarteko ospea duen idazle batek apailatutako testua zabaltzen da. Eguna Unesco erakundearen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ITI) sortu zuen, 1961an.[1] Euskal Herrian ere hainbat jarduera antolatzen dira: antzezlanak aurkeztea, adierazpenak irakurtzea, kaleko jarduerak...

Ospakizuna

Herriz herri antolatzen diren ekintzak eta ospakizunak aldatu egiten dira. Esaterako, Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, urtero azken Donostia Antzerki Saria taularatu egiten da.[2] Egun horretako ekintza nagusietariko bat mundu mailan testu beraren irakurketa izaten da. Testu hori ospe handiko egile edo aktore ezagun batek egindakoa izaten da, esaterako, 2013koa Dario Fok idatzi du;[3] 2012an John Malkovichek idatzi zuen eta 2011koa Jessica A. Kaahwa idazle ugandarra. Lehenengo mezua, 1962koa, Jean Cocteauk sortu zuen.

Ekimenaren proposamena ITIren Vienan ospatutako IX.Nazioarteko Batzarrean kaleratu zen. Batzar horretan Arvi Kivimaa lehendakariak Finlandiako elkarteak planteatutako ideia aurkeztu zuen eta aho batez onartua izan zen. Martxoaren 27ko eguna aukera zen egun horretan Parisko Théâtre de la Ville – Sarah-Bernhardt antzokian denboraldi hasierari ekiten zaiolako.

Egun honen mezu batzuk

  • 2011: Jessica A. Kaahwa http://www.euskaraz.net/Kultura/AntzerkiSaria/Eguna
  • 2013: Dario Fo http://www.naiz.info/es/blogs/berriola/posts/antzerkiaren-nazioarteko-eguneko-mezua

Erreferentziak

  1. www.iti-worldwide.org
  2. http://www.euskaraz.net/Kultura/AntzerkiSaria
  3. www.world-theatre-day.org/en/index.html

Kanpo estekak

  • «Antzerkiaren aldeko mezua»[Betiko hautsitako esteka], EITB, 2013-03-27.
  • (Ingelesez): International Theatre Institute elkartearen web ofiziala.
  • (Ingelesez): Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren web orria.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2076105
  • Commonscat Multimedia: Día Internacional del Teatro / Q2076105

  • Wd Datuak: Q2076105
  • Commonscat Multimedia: Día Internacional del Teatro / Q2076105