Anitz

Artikulu hau Mañeruibarreko herri hustuari buruzkoa da; Baztango herria gaitzat duena beste hau da: «Aniz»
Anitz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaZirauki
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaAnitz
Posta kodea31131
Herritarraaniztar
Geografia
Koordenatuak42°40′34″N 1°52′39″W / 42.67617086°N 1.87736145°W / 42.67617086; -1.87736145
Garaiera495 metro
Distantzia29,1 km (Iruñetik)
Demografia

Anitz[1][a] Mañeruibarreko Zirauki udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Ziraukiko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak aniztarrak ziren.

Izena

Anitz toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • gaztelaniaz: Aniz

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Hanniz (941)
  • Anniz (1222)
  • Anitz (1246)
  • Aniz (1283)
  • Haniç (1290)
  • Anniz (1350)
  • Aniz (1534)
  • Aniz (1953)
  • Anitz (2011)

Historia

Anitz errege jaurerria izan zen. jasota dauden lekueken artean 1192. urtekoa dugu. urte hartan,, Antso VI.a Jakituna errege nafarrak bizilagunen bi zerga batu zituen: pecha delakoa, eta "cena" izenekoa[3]. XII. mende horretan bertan, Iratxeko monasterioak, jauregiaren jabetza lortu zuen aurreko jabeak dohaintzan eman zionean. Jauregiaren egoitza guztiak ere eskuratu zituen, udalerriaren barruan kokatutako bi errotaren aprobetxamendua barne.

Handik gutxira, XIII. mendean, dokumentuek erakusten digute Jerusalemgo San Joan Ospitaletegiak ere bertako lursail batzuen jabe egin zirela; ez da ahaztu behar Anitz, orduan eta orain, Donejakue bidearen ibilbide nagusian dagoela (Gares eta Lizarra artean).

1425. urtean, Anizko herritarrek Iruñeko katedraleko prioreari eman zioten parrokia-elizaren patronatua. Badakigu 1537. urtean dagoeneko hustua zegoela[4].

Ondarea

Anitzko Ama Birginaren ermita XII. mende bukaerakoa eta XIV. mende hasierakoa da, estilo aitzin-gotikokoa. Habearte bakarra dauka kanoi ganga batez estalia. Zati batzuk erorita ditu[5].

Oharrak

  1. /ánit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Anitz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Artikulu honetan nafarroak o "cena" zerga aztertzen da: PABLOS ORMAZA, ANE MIREN (2019) El tributo señorial de la cena en Navarra durante la Baja Edad Media
  4. Hualde, Fernando. «ANIZ» Diario de Noticias honen bidez: Pueblos deshabitados de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  5. «Turismo Tierra Estella - Lizarraldea. Consorcio turístico de Tierra Estella. Turismo en tierra estella - Navarra» www.turismotierraestella.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113481692
  • Wd Datuak: Q113481692