Andrée de Jongh

Andrée de Jongh

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSchaerbeek, 1916ko azaroaren 30a
Herrialdea Belgika
HeriotzaBrusela, 2007ko urriaren 13a (90 urte)
Hobiratze lekuaSchaerbeek Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaFrédéric De Jongh
Jarduerak
Jarduerakerizaina eta Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna
    George Medal George Medal  (1946ko otsailaren 13a)
    Medal of Freedom Medal of Freedom
    Médaille de la Résistance Médaille de la Résistance
    Croix de guerre 1940–1945 (Belgium) Croix de guerre 1940–1945 (Belgium)
    honorary doctor of the Catholic University of Louvain
KidetzaComète sarea
Zerbitzu militarra
Adar militarraBelgian Army (en) Itzuli
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 49970671 Edit the value on Wikidata

Andrée Eugénie Adrienne de Jongh (Dédée) (Schaerbeek, Belgika, 1916ko azaroaren 30a - Brusela, Belgika, 2007ko urriaren 13a) belgikar erresistentziako erizaina izan zen, II. Mundu Gerran soldadu aliatuen iheserako Comète sarea antolatu zuena.

Biografia

Comète sarea

Frédéric de Jongh, eskola maisuaren eta Edith Cavell erizainaren alaba zen. Edith Alemaniako auzitegi batek hiltzera kondenatu zuen I. Mundu Gerran soldadu britainiarrei ihes egiten laguntzeagatik. Naziek Belgika inbaditu zutenean, 1940ko maiatzean, Andrée Bruselan jarri zen bizitzen, eta bere aitaren laguntzarekin, urtebete eman zuen preso hartutako soldadu aliatuen iheserako Comète sarea prestatzen.

1941eko abuztuan, britainiar kontsulatuan aurkeztu zen, Bilbon, soldadu britainiar batekin eta bi boluntario belgikarrekin batera. Trenez egin zuten  Parisetik Baionarainoko bidea, eta gero Pirinioak oinez zeharkatu zituzten. MI9ren babesa lortu zuen, ondoren Madrilgo kontsulatu britainiarrera iritsi eta handik Gibraltarrera. 400 militar aliatuk egin zuten ihes Belgikatik, horietako 118ri Andréek lagundu zien bidaia osoan.

Atxiloketa

Gestapok bere aita, Frédéric de Jongh, atxilotu zuen Parisen 1943ko ekainean eta exekutatu egin zuen. Sareko beste kide batzuk atxilotu zituzten, eta horietako 23 ere exekutatu zituzten. Andree, aldi berean, 1944ko urtarrilean harrapatu zuten, baina Comète sareak funtzionatzen jarraitu zuen, eta beste 400 presok lortu zuen ihes egitea .

Naziek, sareko burua Andree zela susmatu gabe, Fresnesko espetxean eduki ondoren, Ravensbrückeko kontzentrazio esparrura bidali zuten. Sobietar tropek askatu zuten 1945eko apirilaren 30ean.

Gerra ostea

Gerra ostean, erizain gisa egin zuen lan Kongo Belgikarrean, eta, gero, Etiopian, Adis Abebako legenardun gaixoentzako ospitalean. Erretiroa hartuta, Bruselan bizi izan zen azken urteetan.

Ohoreak

Hainbat kondekorazio jaso zituen, hala nola Ameriketako Estatu Batuetako Medal of Freedom eta Erresuma Batuko George Medal; gainera, Belgikan kondesa titulua eta armadako teniente koronel gradua jaso zituen.

Erreferentziak

  • Marie-Pierre d'Udekem d'Acoz, Andrée De Jongh. Une vie de résistante, Bruxelles, éditions Racine, 2016, 269 p.
  • Gubin, E., "De Jongh, Andrée dite Dédée (1916– )"; E. Gubin, C. Jacques, V. Piette & J. Puissant (eds), Dictionnaire des femmes belges: XIXe et XXe siècles. Bruxelles: Éditions Racine, 2006. ISBN 2-87386-434-6 (en francés)
  • Obituary in The Times, 15 October 2007

Ikus, baita ere

Kanpo estekak

  • Andrée de Jongh. Auñamendi.154383[Betiko hautsitako esteka]
  • Site de la filière d'évasion Comète (Frantsesez)
  • Houston Chronicle: Countess who helped WWII pilots escape Nazis dies (ingelesez)
  • American (U.S.) Medal of Freedom Recipient Andrée de Jongh (ingelesez)


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q461027
  • Commonscat Multimedia: Andrée De Jongh / Q461027

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 23987033
  • ISNI: 0000000037835977
  • BNF: 17014779h (data)
  • GND: 119039109
  • LCCN: n2004023585
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 154383
  • Wd Datuak: Q461027
  • Commonscat Multimedia: Andrée De Jongh / Q461027