Abdullah I.a Jordaniakoa
Abdullah I.a Jordaniakoa | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
1946ko maiatzaren 25a - 1951ko uztailaren 20a - Talal Jordaniakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Meka, 1882ko otsailaren 2a | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa Transjordaniako emirerria Kingdom of Hejaz Jordania | ||
Heriotza | Jerusalem, 1951ko uztailaren 20a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Tenpluaren Mendia | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Hussein bin Ali | ||
Ama | Abdiya bint Abdullah | ||
Ezkontidea(k) | Musbah bint Nasser (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Haxemiak | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | landa-mariskal | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa islama | ||
Abdullah I.a bin Al-Hussein (arabieraz: عبد الله الأول بن الحسين, Abd Allāh Al-Awal ibn Al-Husayn; Meka, Otomandar Inperioa, 1882ko otsaila - Jerusalem, 1951ko uztailaren 20a) Jordaniako erregea izan zen.
Bizitza
Hussein bin Ali Mekako xeriferen lau semeetatik bigarrena zen. 1909 eta 1914 bitartean, otomandar parlamentuko kide izan zen, baina Lehen Mundu Gerran britainiarrekin aliatu zen. Paper handia jokatu zuen bere aitak zuzendutako Arabiar Iraultzan.
1921ean, Transjordaniako emir bihurtu zen, eta 1946an Jordaniako errege, herrialdearen independentziaren ondoren. 1948an, lehen gerra arabiar-israeldarrean parte hartu zuen eta, amaitu ondoren, Zisjordania anexionatu zuen. 1951n, palestinar batek hil zuen Jerusalemen, ostiraleko otoitzean. Berarekin zihoan Hussein biloba bizirik atera zen atentatutik. Talal semea izan zuen oinordeko.
Genealogia
Kanpo estekak
- Datuak: Q192780
- Multimedia: Abdullah I of Jordan / Q192780
Artikulu hau Jordaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |