2023ko Frantziako Tourreko 5. etapa 2023ko uztailaren 5an Pauen hasi zen eta Larunsen amaitu zuen, 2023ko Frantziako Tourrean. Etapak 162,7 kilometro zituen.
Pirinioetako lehen etapan, tropela Euskal Herritik igaroko da berriro. 30 kilometroko barneraldi laburra egingo du Zuberoan: Berorizera iritsi, Atharratzeko kanpoaldetik pasatu, eta Liginaga, Ligi eta Urdatx zeharkatuko ditu. Garateko lepora iritsita, ziklistak Biarnon sartuko dira berriro.[1]